Karabelen aurrean jarduteko protokoloa
Erreparatu hondartzetako banderei egoeraren berri izateko
Donostiako hondartzen egoerari buruzko informazioa eta karabelen aurrean jarduteko protokoloa
Banderak
Une honetan Donostiako hondartzak irekita daude. Bainu eremuan karabelak edo marmokak egotea aldatu egin daiteke egunean zehar; beraz, erreferentzia ofiziala beti da hondartza bakoitzean banderen bidez seinaleztatzea. Denbora errealean eguneratzen den informazio bakarra da, eta une bakoitzean hareatza bakoitzaren egoera eraginkorra islatzen duena.
Banderen kolorea
Hiriko hondartzek herritarrak bainuaren egoeraren berri emateko abisu sistema dute:
- Bandera berdea: bainua libre
- Bandera horia: bainua arretarekin
- Bandera gorria: bainua debekatuta
- Bandera txuria: marmokak
- Bandera beltza: ur kutsatua
- Bandera urdina eta gorria: uretako kirol-gunea
Daltonikoentzako kolore-adierazleak
Gainera, banderek ikono beltz bat dute, daltonismoa duten pertsonek bandera kolorea identifikatu ahal izateko.
Protokoloa
Jardun protokoloa lanaldiaren bilakaeraren, detektatutako ale kopuru eta tamainaren eta sorospen taldeen irizpidearen arabera aplikatzen da. Erabakiak protokolo horren arabera hartzen dira une oro, eta soilik arrisku handiko egoeran dagoen hondartza bat ixtea planteatuko litzateke, prozedura horrek aurreikusten duen moduan.
Komeni da gogoratzea, gainera, fenomeno natural bat dela, eta haren presentzia aldatu egin daitekeela egunean zehar itsasoaren eta haizearen baldintzen arabera; beraz, ezin da aldez aurretik zehaztu zer bilakaera izango duen une bakoitzean. Hain zuzen ere, horregatik egiten da etengabeko jarraipena, eta berehala jarduten da egoerak hala eskatzen duenean.
Une batzuetan karabela ugari egon arren, jasotako ziztaden asistentzia kopurua txikia da bainularien kopuru handiarekin eta hondartzetan atzemandako aleekin alderatuta. Gainera, arreta gehienak arinak izan dira.
Marmoken ziztadentzako gomendioak
- Lasaitasuna mantendu
- Sorosleengana edo sorospen postura joan behar bezala artatua izateko
- Kaltetutako eremua itsasoko urarekin edo serum fisiologikoarekin bakarrik garbitu (ez erabili ur geza eta ez igurtzi azala)
- Tentakulu hondarrak geratzen badira, arretaz kendu pintza edo antzeko tresna batekin (eskuekin ez)
- Hotza jarri gehienez 20 minutuz. Gogoan izan: ez jarri izotza zuzenean azalaren gainean, gunea oihal edo plastikoz ehun batekin babestu
- Zauria ez urratu eta eguzkia saihestu
- Mina oso handia bada, arnasa hartzeko zailtasunak, zorabioak, goragaleak edo osasun-egoera okertzen bada, berehala jo osasun-zentro batera
- Karabela portugesaren ziztadaren kasuan, aurreko gomendioez gain, sodio bikarbonatozko disoluzio topikoa erabil daiteke, betiere sorospeneko edo osasuneko profesional baten jarraibide eta gainbegiradapean
2026/08/06 argitaratua