Ategorrietako Galtzada Zaharra itxita

Irisgarritasuna, segurtasuna eta mugikortasuna hobetzeko

Donostiako Udalak irailaren 14an hasi zituen Ategorrietako Galtzada Zaharra hobetzeko lanak, 28. zenbakiaren parean dagoen tartean (bertan dago kokatuta Jesuitak ikastetxearen sarrera nagusia).

 

Eraginak

  • obrek eragina izango dute inguruko ikastetxeetan, egoitzetan eta etxebizitzetan
  • kalea itxita geratuko da Saltxipi jatetxe paretik aurrera (bertako ibilgailuentzat izan ezik), baina oinezkoek eta bizikletek erabiltzen jarraitu ahal izango dute
  • lanen azken astean, berriz, ibilgailu guztientzat itxita geratuko da kalea, gauez asfaltatzeko lanak egin ahal izateko

2026/09/14 argitaratua