Breadcrumb

red de refugios climaticos

              Donostiako aterpe klimatikoen sarea

      ​​            ​​​​​​​Donostiako aterpe klimatikoak herritarrak beroaz babesteko guneak dira eta maiatzetik urrira bitartean erabiltzeko prestatuta daude.

Aterpe Klimatikoak barrukoak (eraikinak) edo kanpokoak izan daitezke eta helburu nagusia beroak biztanleengan sortu ditzakeen kalteak murriztea da.

Sare hau sortzearen asmoa bero gutxiago egiten duen orduetan eremu urbanizatuenetan baino baldintza termiko hobeak dituzten guneak eskaintzea baizik. Bero-boladak ematen direnean, ahal bada, bero gehien egiten duen orduetan etxetik ez ateratzea gomendatzen da eta atera behar bada gerizpean ibiltzea. (Bero-boladei eta gomendioei buruzko informazio zabalagoa).

Halaber, hiritik ibili behar bada itzal gehien duten edo baldintza termiko hobeak dituzten ibilbideak proposatzen dira.

 

 

Hiriburuko aterpe klimatikoen mapa

Donostian 37 barruko aterpe eta 53 kanpoko aterpe daude.

 

 

Donostiako aterpe klimatikoen zerrenda

AUZOA

BARNEKOAK

KANPOKOAK

AIETE

Aiete kultura-etxea

Aieteko parkea, Puioko parkea, Serafin Baroja parkea, Pagola-Damazelai parkea, Luis Villasante parkea, Basoerdi parkea, Bera Berako parketxoa.

ALTZA

Larratxo liburutegia, Altza- Casares kultura-etxea, Altza- Tomasene kultura-etxea, Altzako udal kiroldegia.

Lauaizeta parkea, Harria parkea, Artxipi Bidea, Felix Iranzo Pasealekua.

 

AMARA BERRI / ERRIBERAK

Amara-Ernest Lluch kultura-etxea, Paco Yoldi igerilekua- udal kiroldegia, Arcco merkataritza-gunea, Riberas kiroldegia, IESU eliza.

Oroimenaren Lorategia, Martiarena eta Iglesias parkea, Gobernuaren Ordezkariordetzako parkea, Eustasio Amilibia parkea, Zorroaga parkea, Bizkaia Pasealekua.

AÑORGA

Rezola museoa

Añorga Txikiko parkea

ANTIGUA

Lugaritz kultura-etxea, Bentaberri udal kiroldegia.

 

Miramar Jauregiko parkea, Marbil parkea, Pio Baroja parkea, Zubimusuko parkea.

BIDEBIETA

Bidebietako udal kiroldegia

 

Salvador Allende parkea, Bidebietako parkea, Dolores Ibarruri parkea.

EGIA

Tabakalera, Egia kultura-etxea, Cristina Enea Ingurumen Baliabideen Etxea, Zuhaizti kiroldegia.

Txurkoene parkea, Cristina Enea parkea, Frantzia Pasealekua.

ERDIALDEA

Damen Bateriako liburutegia, San Telmo museoa, Euskadiko Arkitektura Institutua, Historiaren etxea, Udal Liburutegi Nagusiko haur saila, Argazkilari Elkartea museoa, Udal Liburutegi Nagusia, Euskal Itsas Museoa, Artzain Onaren katedrala, San Bizente eliza, San martin merkataritza-gunea.

Urgull parkea, Gipuzkoa Plaza, Boulevardeko Pasealekua, Foru Pasealekua, Araba parkea.

 

IBAETA

Carlos Santamaria liburutegia (EHU)

Miguel Unamuno parkea, Koldo Mitxelena parkea, Jorge Oteiza parkea, Orio parkea.

INTXAURRONDO

Larrotxene kultura-etxea, Intxaurrondo kiroldegia- kultura-etxea, Mons kiroldegia.

Ametzagaña parkea, Otxoki parkea, Alice Gulic parkea, Pello Mari Otaño parketxoa, Txaparrene Pasealekua, Arkazieta parkea, Zilegi Basoen parkea, Etzieta parkea, Matigoxotegiko parkea, Castelao parkea.

LOIOLA

Loiola kultura-etxea

Ametzagaña parkea

MARTUTENE

 

Marie Curie parkea

MIRAMON

 

Miramoneko parkea

ULIA

Okendo kultura-etxea, Uliako Interpretazio Zentroa.

Uliako mintegiak, Toki Eder parkea, Uliako parkea.

 

 

Aterpe klimatikoen betekizunak

Honako ezaugarri hauek bete beharko dituzte:

  • Konfort termikoa. Gune hauetako tenperatura, hezetasuna eta airearen fluxua egokiak izan behar dira. Tenperaturari dagokionez, 26 ֯C baino txikiagoa izatea komeni da.
  • Doakoa. Espazio hauetara sartzea doakoa izan behar da kasu guztietan, edozein hiritarrek bertara joateko aukera izan dezan.
  • Baliabide egokiak. Aterpe klimatikoek atseden hartzeko eta erosotasuna eskaintzeko baliabide egokiak izan behar dituzte: eserlekuak, komunak, iturriak...
  • Irisgarritasun egokia. Espazio hauetarako sarrera eskuragarria izan behar da pertsona ororentzat, bereziki zaurgarrienak diren taldeentzat: adineko pertsonak, umeak, arnasketa arazoak dituztenak...
  • Udako denboraldia. Aterpe klimatikoak eskuragarri egon behar dira hiritarrentzat maiatzetik urrira bitartean.
  • Seinalizazioa. Aterpe klimatiko gehienak modu egokian adierazita egon behar dira, horretarako espresuki prestatutako adierazgarrien bidez.
Garbi eduki behar da Aterpe Klimatikoek ez dutela osasun-laguntzarik eskainiko; Kasu horietan osasun-zentrora joan beharko dute kaltetuek.