Breadcrumb

Hiri proiektuak

Hiri proiektuak

Pandemia global bat gainditu ondoren, eta beste krisi ekonomiko eta energetiko eta egoera geopolitiko ezegonkor batean murgilduta izanik ere, bere etorkizuna markatuko duen etapa erabakigarritzat ikusten du datorren lau urteko hau Donostiak.

Hori dela eta, gaur egun martxan dauden eta legegintzaldi honetan amaituko diren proiektu erabakigarriekin batera, hirirako ekimen estrategiko berriak identifikatu ditu Udalak, honako hauek ahalbidetzeko:

  • Tokikotik abiatuta, donostiar guztientzako biziproiektu osoak bermatuko dituzten erronka globalei aurre egitea.
  • Hainbat eremutan hiri erreferente bat eraikitzen jarraitzea, duen identitateagatik, berezitasunagatik eta bizi-kalitateagatik erakargarria izango dena.
  • Hiriaren aurrerabidetik eta aurrerapenetik ez kentzea begirada aurrera ere; etorkizuneko belaunaldiei utziko diegun ondarea kontuan izanda beti.

Proiektu estrategiko horiei esker, aurrera egin ahal izango du Donostiak, eta bere etorkizuna urrats sendoz eraiki, hiri indartsua eta duen bizimodu, bizikidetza eta ongizate-ereduagatik erreferente izango dena.

Eduki publikatzailea

Proiektu guztiak

Begiratu planeko proiektu guztiak, edo erabili eskuineko menua edo bilatzailea zure kontsulta iragazteko eta doitzeko

Kalitatezko enplegua gizarte-kohesiorako tresna gisa

Hirian kalitatezko enpleguaren sorrera sortzea eta erraztea, batez ere zailtasun handienak dituzten kolektiboentzat: 45 urtetik gorakoak, emakumeak eta gazteak.

Udalaren informaziorako eta zerbitzuetarako sarbidea erraztea

Webgune berria HAZI, egoitza elektronikoa eta Nire Karpeta proiektuekin batera eta lerrokatua garatzea, baita kanal honen kudeaketa sistema berria ere.

Kolektibo zaurgarriek Gizarte Zerbitzuen Sistemara sarbidea izatea

Gizarte Zerbitzuen Sistemak oraindik ezagutzen ez dituen adineko pertsonak eta pertsona kalteberak hobeto eta gehiago ezagutzeko neurriak ezartzea. Kasu isolatuak detektatzeko proiektuak bultzatzea.

Gune publiko ireki eta irisgarriak

Ingurune berriak urbanizatzea eta oinezko bihurtzea, Donostiak kalitatezko hiri-espazio berde eta adiskidetsu gehiago izan ditzan.

Herritarren segurtasuna

Udaltzaingoaren baliabideak indartzea hurbileko zerbitzua hobetzeko eta segurtasunaren inguruan sortzen diren premia berriei erantzuteko.

Donostia berdea. Klimaren aldeko apustua

Klima-aldaketaren aurkako borrokaren alde egitea, ondare berdea (birika berdeak, parkeak eta lorategiak) eta biodibertsitatea zainduz.

Turismoa – Helmuga zaintzea

​​​​​Donostia turismo-helmuga jasangarri eta donostiarrentzat onuragarri gisa zainduko duten neurri aitzindariak abian jartzea.

Gizartean eragina duen Zientziaren eta Jakintzaren Hiria

Donostia nazioarteko erreferente izaten jarraitzea zientzian, ezagutzan, berrikuntzan eta ikerketan, donostiarrentzat aberastasuna eta kalitatezko enplegua sortzeko ardatz bultzatzaile gisa.

Miramongo Parke Teknologikoa handitzea

Teknologia aurreratuko enpresa berrien ezarpena erraztea, Miramongo Parke Teknologikoaren egungo gaitasunari beste 40.000 m2 erantsita Galarreta eta Illunbe aldera.

Loiolako kuartelak, bizitegi-garapen berria

Bizitegi-eremu handi bat sortzea hirigintza-kontzeptu berrietan oinarrituta; etxebizitza berriak, komunitate-ekipamenduak, merkataritza-jarduera, berdeguneak eta oinezkoen, bizikleten eta ibilgailuen mugikortasun modu jasangarriak izango dituena. Loiola eta Intxaurrondo Ametzagainaren bidez lotuko dituen gune berri bat.

Hiri Antolamenduko Plan Orokor berria (HAPO)

HAPO berria definitzea eta onartzea, honako hauek zehazteko, besteak beste: hirigintza-planak, proiektu berrietarako esparru orokorra, euskararen erabilerarekiko inpaktua, turismo-ostatu berriak irekitzeko mugak edo etxebizitzen eraikuntza-bolumena optimizatzea hurrengo urteetarako.

Urumea ardatza, hirigintza aldetik bere onera ekarri eta balio handiagoa ematea

Amara eta Martutene arteko Urumea ingurua bere onera ekartzea. Bizitegi-garapen eta aisialdi-eremu berriak abian jartzea.

Illunbe eta Anoetako Kirol Hiria

Eusko Jaurlaritzarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera, Anoetako kirol hiria eta Illunbe konplexua erabat berritzeko proiektua abian jartzea Gipuzkoako erabilera anitzeko pabilioia izan dadin Illunbe.

Easoko trenbide-zabaltza, eremua berreskuratzea

TOPOaren pasabidea eta Easoko geltoki berria egindakoan, orain den trenbide-zabaltzak hartzen duen tokia berreskuratu eta berrurbanizatzea, Amara – Erdialdea eta inguruko berdegune eta bizitegi-eremuak lotuko dituen gune berri bat sortuz.

Etxebizitza berriak sortzea

Etxebizitza berriak sortzeko aurreikusitako planak garatzea, 2033rako 6.000 etxebizitza berri sortzeko helburua betetzeko. Era berean, dagoeneko eraikita dagoen ondarea birgaitzea, banantzea eta egokitzea erraztuko duten araudiak definitzea.

Manteo – Zemoria eremua biziberritzea eta berrurbanizatzea

Manteo eremua biziberritu eta berriro urbanizatzea, etxebizitza berriak sortzeko, irisgarritasun-hobekuntzak egiteko eta BCCren (GOe) ekipamendu berria integratzeko. Ekosistema gastronomikoa bultzatzea, zientzia, berrikuntza, prestakuntza aurreratua eta ekintzailetza integratuz.

Sagues berria proiektua

Erabilera handiko hiriko puntu enblematiko hori eraldatu eta Uliako magalean integratuta izango den gune handi bat bihurtzea; berdeguneak, begiratokia eta jolas-jarduerak egiteko eremu irekiak izango dituena.

2024. urtea, Eduardo Chillidaren jaiotzaren mendeurrena

Artistaren jaiotzaren mendeurrena ospatzea, Chillidaren ondare artistikoa eta Donostiarekin duen harreman estua balioesten dituzten hainbat ekitaldirekin.

Kultur etxeen eraldaketa eta bilakaera

Kultur etxeen eraldaketari eta bilakaerari buruzko hausnarketa irekia egitea, eskari eta behar berriei zerbitzua emango dien kultur ekipamendu komunitarioen eredu berri baten barruan.

Euskararen hiria

Hizkuntza-normalizazioarekin konprometituta jarraitzea, hiriko hizkuntza paisaia euskaldundu, euskaraz ulertzen duten herritarren ehunekoa handitu (gaur egun %66 da), erabilerarako gune babestuak eskaini eta gainerako hiriburuentzat erreferente izan.

Herritarren partaidetza: eredua aztertu eta hobetzea

Kanpoko eragileekin lankidetzan, herritarren partaidetza eredua aztertu eta eguneratzea, egungo gizarte-errealitatera egokitzeko eta herritarrek udal-gaietan parte hartzea sustatzeko.

Giza Eskubideekin konprometitutako hiria

Donostia giza eskubideen defentsan nazioarteko erreferente izan dadin lanean jarraitzea.

Hiri inklusiboa eta berdintasunezkoa

Kultura arteko hiria, aniztasuna balio positibotzat sustatzen, errespetatzen eta onartzen duena, eta donostiar guztien arteko interakzioa sustatzen duena, eskubideen, betebeharren eta aukeren berdintasuna sustatuz.

Udal!nfo – Herritarrentzako Arreta bulego berria

Udal!nfo - Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren bulego moderno eta oso bat abian jartzea Udalaren bulegoetan. Instalazio berri horiek Udalaren arloetako izapideen arreta eta kudeaketa bateratuko dituzte. Gainera, aurrera egitea Herritarrentzako Arreta Integraleko Zerbitzuaren ezarpenean. Zerbitzu horrek udal-zerbitzu guztien lehen mailako arreta zentralizatuko du, eta herritarrentzako erreferentea eta Udalera sartzeko atea izango da.

Udal administrazioaren Digitalizazio Plana osatu eta garatzea

Udal Zerbitzuen izapidetze elektronikoa osatzeko Plan bat osatu eta garatu, kudeaketaren eraginkortasuna, gardentasuna eta kontu ematea bermatzeko.

Hiri-mugikortasun jasangarri berriaren definizioa

Hiri-mugikortasun berriari ekitea, Isuri Gutxiko Eremua (IGE) definituz eta abian jarriz, eta Hiri Mugikortasun Jasangarriaren Plana berrikusiz eta eguneratuz.

Tren garraio publikoa hobetzea

Donostia kalitatezko tren-zerbitzuez hornitzea, garraio publikoaren erabilera sustatzeko ibilgailu pribatuaren aurrean, Gipuzkoa, Euskadi eta Estatuarekiko konexio hobeei esker.