Breadcrumb

Gure hiriaren etorkizun jasangarria eraikitzea

5.Gure hiriaren etorkizun jasangarria eraikitzea

Donostiak, Euskadik eta Euskadiko gainerako udalerriek bezala, garapen jasangarriaren ikuspegitik heldu behar dio etorkizunari. Horrek lidergo-gaitasuna eskatzen du, eta jasangarritasunaren hiru zutabeetan (ekonomia, ingurumena eta gizarte-politika) oinarritutako estrategia bat aurrera eramatea.

Klima aldaketaren aurkako borrokaren jarduera-ardatz nagusietako bat mugikortasun jasangarria da. Hemendik aurrera ere etengabe ahalegindu behar dugu garraio publikoa sustatzen, ibilgailu pribatuaren erabilera eraginkorragoa eta arrazionalagoa hauspotzen eta mugikortasun elektrikoa bultzatzen. Horrela bakarrik lortuko dugu CO2 emisioak eta kutsadura atmosferikoa murriztea.

TOPOaren pasabide berria martxan jartzeak (geltoki gehiago eta zerbitzu eta maiztasun handiagoak izango ditu) hiriko eta hiriarteko garraio-sarea berrantolatu eta garraiobideen arteko intermodalitatea hobetzeko modua emango digu. Gure helburua da oinezkoen, bizikleten eta ibilgailuen mugikortasun eraginkorra eta iraunkorra lortzea denon artean.

Baina klima aldaketaren aurkako borrokari fronte gehiagotatik ere ekin behar zaio. Gure biodibertsitatea eta Donostiako birika berde handiak kontserbatzeko lan egingo dugu. Era berean, energia-komunitateen bidez energia garbiak sortzearen alde egingo dugu, eta eraikin publikoetan eta etxeetan energia-eraginkortasuna sustatzeko ekimenak jarriko ditugu abian.

Eduki publikatzailea

Proiektu guztiak

Begiratu planeko proiektu guztiak, edo erabili eskuineko menua edo bilatzailea zure kontsulta iragazteko eta doitzeko

Hobekuntzak intermodalitatean

Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Eusko Trenbide Sarearekin (ETS) lankidetzan jardun eta puntu intermodalak indartzea, lurraldeko beste herri batzuetara joateko garraio publikoan mugikortasun iraunkorragoa sustatzeko, indartzeko eta errazteko.

Taxi-zerbitzua hobetzea

Gaur egun hirian dagoen taxi-eskaintza modernizatzea, berriz diseinatzea eta handitzea. Taxi-lizentzien jabeekin, Eusko Jaurlaritzarekin, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta lurraldeko gainerako udalekin lankidetzan arituta.

Dbus 2024-2029 Plan Estrategikoa

Isuri Gutxiko Eremu (IGE) berria eta TOPOaren bide berria abian jarritakoan, Dbusek eta udal-garraioaren zerbitzuak 2030era bitarte izango dituen erronka, proiektu eta modernizazio planaren inguruko hausnarketa eta definizioa egitea.

Bide-azpiegitura berriz diseinatzea

Bide-azpiegitura nagusiak pixkanaka eraldatzea, trafiko-eskaria kudeatzeko eta optimizatzeko.

Trafikoaren kudeaketan hobekuntzak ezartzea

Irtenbide teknologiko batzuk sartzea hiriko trafikoaren eta ibilgailu-fluxuen kudeaketa optimizatzeko.

Lanerako mugikortasuna

Eragindako erakundeekin eta eragileekin lankidetzan jardun eta hiriko lantoki nagusietarako mugikortasuna hobetzeko jarduerak abian jartzea.

Salgaiak Hirian Banatzeko kudeaketa (SHB) hobetzea

SHBren diagnostikoa egitea eta hura hobetzeko neurri batzuk ezartzea.

Oinezkoen mugikortasuna hobetzea

Adingabeen, dibertsitate funtzionala duten pertsonen eta, oro har, oinezkoen mugikortasuna hobetzeko estrategiak/neurriak aztertzea eta abian jartzea.

Mugikortasun elektrikoa sustatzea

Aparkaleku publikoetan ibilgailu elektrikoentzako karga-puntuak jartzea planifikatu eta arian-arian martxan jartzea.

Disuasio-aparkalekuen plana

Hiriaren kanpoaldean, sarbideetatik gertu, aparkatzea sustatzea, erdiko aparkalekuen dei-efektua murrizteko eta, beraz, hiri barruko ibilgailu pribatuen fluxua murrizteko.

Erabiltzeko moduan diren aparkalekuak optimizatzea

Gaur egun diren aparkaleku-plazen erabilgarritasuna eta erabilera aztertzea, kalean nahiz lurpean direnena; tokia libratzeko, oinezkoentzako guneak handitzeko eta egoiliarrek eta salgaiak hirian banatzen aritzen direnek errazago aparkatzeko modua izateko arazoak diren lekuetan.

Dbizi: zerbitzua hedatzea

Dbiziren III. hedapen aldia Dbiziren estazio-sarea puntu gehiagotara zabaltzea auzo guztietan, bai eta etxe berriak egindako eremuetara ere.

Bidegorri-sarea hedatzea

Bizikleta-bideen egungo sarea handitzea.

Bizikletaren Plan Integral berria

Plan berria egitea, honako hauek jasoko dituena: etorkizuneko bizikleta-sarea diseinatzea, bizikleta-aparkaleku seguruak izatea, bizikleta-sarea modelizatzea.

Azpiegitura berdeak kontserbatzea eta hobetzea

Gure azpiegitura berdeen kontserbazioa eta mantentzea lantzea, bero-uharteei aurre egiten lagundu eta airearen kalitatea garbitzeko guneak izan daitezen. Zuhaiztia handitzearen eta mantentze eta zaintza hobetzearen alde egitea.

Eraikinen eta komunitateen energia-eraginkortasuna sustatzea

Jasangarritasun Energetikoari buruzko 4/2019 Legea betetzeko ekintzak garatzea; udal-eraikinen, komunitateen eta etxeen energia-eraginkortasuna sustatuz.

Hondakinen bilketa eta kudeaketa hobetzea

Birziklatze-ehunekoak handitzea, hondakinen bilketa optimizatuz eta edukiontzi organikoaren erabilera sustatuz.

Saneamendu eta kolektore sarea berritzea

Hondakin-urak kudeatzeko sarea hobetzea, batez ere Loiolako Hondakin Uren Araztegia (HUA) eta hiriko beste toki batzuetako kolektoreak.

Hiriko hornidura sarea berritzea

Hiriko hornidura sarea berritzea, jariorik eta hausturarik ez izateko eta kontsumoa optimizatzeko.

Errautsen lorategia Polloen

Errausketen igoera kontuan izanik, hilerrian errautsak uzteko leku egokia sortzea. Horretarako gaur egun fosak dauden kokapena da egokiena.