Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Hiri proiektuak

Udal!nfo – Herritarrentzako Arreta bulego berria

Udal!nfo - Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren bulego moderno eta oso bat abian jartzea Udalaren bulegoetan. Instalazio berri horiek Udalaren arloetako izapideen arreta eta kudeaketa bateratuko dituzte. Gainera, aurrera egitea Herritarrentzako Arreta Integraleko Zerbitzuaren ezarpenean. Zerbitzu horrek udal-zerbitzu guztien lehen mailako arreta zentralizatuko du, eta herritarrentzako erreferentea eta Udalera sartzeko atea izango da.

Ekimenak

  • Udal!nfo zerbitzua leku berrira aldatzea.
  • Aurrez aurreko, telefono bidezko eta telematika bidezko kanalen garapen koordinatua, zerbitzuen ratioak hobetuz.
  • Euskara ardatz hartuta, hizkuntza ofizialen kudeaketa txertatzea.
  • Finantza, Ingurumen eta Etxebizitza arloetako herritarrentzako arreta-zerbitzuak sartzea.
  • Espediente elektroniko berriak eta arreta telematiko bidezko funtzionalitate berriak integratzea Udal!nfoko atarian, Nire Karpetan eta webgunean.


 

  • Hirigintza
    • Ekipamendu komunitario berriak
  • Gobernantza irekia
    • Gobernantza irisgarria eta irekia
  • Segurtasuna eta babes zibila
    • Hurbileko arreta