Breadcrumb

Donostiarrak eta gure auzoak izatea ekintza politikoaren ardatz

1.Donostiarrak eta gure auzoak izatea ekintza politikoaren ardatz

Donostia pertsonen neurriko hiria izateko lan egingo dugu: zaindutako auzoak eta kalitatezko zerbitzu publikoak izango dituena, garraio publikoaren bidez ondo lotua eta hiri-gune gizatiarrago, atseginago eta irisgarriagoak izango dituena.

Seguruak ere bai auzoak, segurtasuna indartuta eta Udaltzaingoak eta Ertzaintzak batera eta elkarlanean jardungo duten polizia-ereduaren alde eginda. Gure auzoetako kaleetan oso presente den segurtasuna: hurbiltasunekoa eta prebentziozkoa.


Donostiarrak beren bizitzako etapa guztietan zaintzea lehentasunezko lan-eremua izango da. Hiria eraldatu eta gazteenentzako bizi-proiektuak eta pertsona kalteberenak zaintzeko eta babesteko jarduerak bultzatuko ditugu. Zerbitzu publikoak indartzeko lan egingo dugu; hezkuntza eta osasuna, adibidez, ezinbesteko tresnak baitira donostiarren zaintza eta herritarren gizarte-kohesioa bermatzeko.

Turismoa industria jasangarri bihurtzearen alde jokatuko dugu, hiriarentzat aberastasuna eta herritarrentzako ongizatea ekarriko dituen industria. Helmuga babesteko neurriak eta tresnak ezartzea bultzatuko dugu. Jasangarria, turismo arduratsuaren alde egiten duena.

Eduki publikatzailea

Proiektu guztiak

Begiratu planeko proiektu guztiak, edo erabili eskuineko menua edo bilatzailea zure kontsulta iragazteko eta doitzeko

Garraio-azpiegiturek sortutako zaratak murriztea

ETSrekin, Renferekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera, hiriko hainbat tokitan tren- eta bide-trafikoaren soinu-inpaktua minimizatzeko neurriak bultzatzea.

Obrak eta mantentze-lanak planifikatzea eta gauzatzea

Talka-planei aurrekontua ematea, mantentze-lanak eta aurreikusitako obrak egiteko. Sailen arteko lankidetzaren plangintza eta gauzatzea optimizatzea. Auzokideekin elkarlanean aritzea, haien lehentasunak kontuan hartuta.

Auzoak Aktibatzeko eta Hobetzeko Planak (AHP)

Auzoetako bizitza hobetzea, herritarrekin partaidetza-prozesuetan egindako Aktibazio eta Hobekuntza Planen bidez.

Oinezkoentzako gune berriak

Oinezkoentzako gune berriak sortzea, kalitatezko gune atseginago batzuk berreskuratu eta mugikortasun aktiboa eta osasungarria sustatzeko.

Mugikortasun Bertikalaren Plan Zuzentzailea

Garraio bertikaleko sistemen eraikuntzan aurrera egitea, desnibel geografikoak dituzten auzoetako irisgarritasuna hobetzeko.

Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren arteko lankidetza hobetzea

Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren arteko lankidetza handitu eta areagotzea, hiriko segurtasun-ratioak hobetuko dituzten sinergiak sortzeko eta hurbileko polizia-zerbitzu hobea eskaintzeko.

Segurtasuneko eta babes zibileko agenteentzako prestakuntza aurreratua

Prestakuntza aurreratua ematea segurtasunaren eta babes zibilaren arlo espezifikoetan, herritarrei eskaintzen zaizkien zerbitzuak hobetzen jarraitzeko.

Larrialdi-planak eguneratzea

Larrialdietako eta babes zibileko planak eguneratzeko urte arteko planarekin jarraitzea.

Babes zibileko eta larrialdietako zerbitzuetarako lankidetza- hitzarmen berriak

Babes zibilean eta larrialdietan esku hartzen duten gainerako agentziekiko lankidetza areagotzea.

Herritarrenganako komunikazio-sistema berria

Herritarrenganako komunikazio kanalak eta sistemak hobetzea, bai larrialdi-egoeretarako, bai eta prebentzio eta dibulgazio-ekintzetarako ere.

Turismo arduratsua sustatzea

Donostia helmuga jasangarri eta orekatu bihurtzen jarraitzea, eta auzo guztiei mesede egingo dien turismo arduratsu eta errespetuzkoa ere sustatzea.

Merkataritza iraunkorra eta ostalaritza

Ingurumenarekin arduratsua den merkataritza iraunkorraren alde egitea, eta erreferentziako eta bikaintasunezko ostalaritzaren alde egitea, enplegua sortzeko eta erakartzeko jarduera gisa.

Gizarte Zerbitzuguneak hobetzea eta egokitzea

Teknikari/administrari bakoitzak kasu egindako pertsona ratioa murriztea. Gizarte Zerbitzugune batzuetan egin daitezkeen hobekuntzak egitea.

ERLAUNTZA programa sustatzea

Auzo bakoitzaren hurbileko ingurunean jarduten duten kolektibo eta zerbitzuen partaidetza-dinamika hori bultzatzea, beharrei modu komunitarioan erantzuteko.

Gure adinekoentzako arreta hobetzea

Adinekoei arreta emateko programak eta zerbitzuak indartzea, bai beraien etxean bertan, bai eskura dituzten gizarte-ostatuetan, kalteberatasun-egoerak ahalik eta gehien murrizteko. Zeharkako erantzunkizuneko zainketa publiko-komunitario eredu baterantz joatea.

Goizaldiak sendotzea

Bitzitza osoa eta gizarte-harremanak bultzatzea, adineko zaurgarrien bizi-kalitatea hobetzeko.

Gizarte bazterkeriari aurre hartu eta arreta ematea

Arauak betetzen dituzten Gizarte Larrialdietarako diru-laguntza guztiak (GLL) eta udal diru-laguntza guztiak ematea (APTC).

Erretiratuen elkarteei laguntzea

Auzo batzuetako erretiratuen etxeetako lokaletan hobekuntza-obrak egitea. Administrazio eta lege gaietako laguntza, kudeaketa eta aholkularitza hobetzea.

Haurrak eta familiak zaintzea eta babestea

Haurren eta, bereziki, babesgabetasun eta pobrezia egoeran dauden familia eta adingabeen prebentzio, arreta, esku-hartze eta babes programak hobetzea eta indartzea.

Gazteria: osasun emozionalaren arreta

Erreferentziazko beste erakunde eta eragile batzuekin batera, gazteen osasun emozionalean arreta jarriko duten programak eta ekimenak aktibatzea.

Gazteentzako laneratze eta gizarteratze aukerak

Gizarte-bazterkeria egoeran diren gazteak gizarteratzeko, etxebizitza eskuratzeko eta laneratzeko aukerak sortzea, lan-programa batzuen bidez.

Kale egoeran eta gizarte-bazterkerian dauden pertsonak

Bazterkeria-egoeran diren etxerik gabeko pertsonentzako udal programak eta zerbitzuak handitzea, indartzea eta hobetzea, gizarteratzen laguntzeko. Genero ikuspegia kontutan hartu proiektu osoan, emakume eta gizonen beharrak eta zaurgarritasunak ez baitira berdinak kale egoeran.

Donostialdeko ESIaren ospitale-gune berria

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin eta Osakidetzarekin lankidetzan aritzea hirigintza-jarduketak egikaritzeko eta zerbitzuak egokitzeko.

Osasun-zentroak: mantentze-lanak eta hobekuntzak egitea eta berriak irekitzea

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin eta Osakidetzarekin lankidetza estuan, aurreikustea eta planifikatzea orain diren osasun-zentroetan mantentze eta hobekuntza lanak egitea eta zentro berriak eraikitzea.

Jolasleku inklusiboak ikastetxeetan

Eskolako jolaslekuen erabilera ekitatiboagoa sustatzea, haietan egiten diren jarduerek eta diren lekuen banaketak haurren arteko harremanak berdinagoak izateko modua eman dezan.