Irailak 14: bilera irekia, 18:00etan
2027rako Ordenantza Fiskalen proposamenak
Proiektu arauemailea: ordenantza fiskalak 2027
Irailak 14
Datorren irailaren 14an, astelehena, hiriko Gobernuak eta udal talde politikoek, 2027rako Ordenantza Fiskalen proposamenak aurkeztuko dituzte, zehazki ondorengo zerga eta tasen inguruan:
- Ondasun Higiezinen Gaineko Zerga
- Hondakinak Biltzeko Zerbitzua emateagatiko Tasa
- Egonaldi Turistikoen Gaineko Zerga
Herritar guztientzat irekia izango den bilera hau Udaletxean egingo da, Udalbatzan, 18:00etan. Sarrera Ijenteatik.
Edukiak Ogasuneko eta Finantzetako Zinegotzi ordezkariak, Kerman Orbegozok, aurkeztuko ditu, eta Arau Proposamenak udal alderdi politikoen ordezkariek.
Gaia azaldu eta gero, denbora tarte bat izango da galde-erantzunetarako.
*Bilerak gehienez 90 minutuko iraupena izango du. Sarrera librea aforoa bete arte.
Informazio gehiago bilera irekiak
2026/08/27 argitaratua