Urrezko Danborra eta Hiritar Merezimenduaren Dominak

San Sebastian Eguna dela eta, Udalak helburu ezberdinak dituzten 2 sari hauek ematen ditu: 
  • Urrezko Danborra: pertsona fisiko edo juridikoak saritzen ditu, euren ibilbidean zehar modu aktiboan eta nabarmenean hiriaren kanpo-irudi positibo eta erakargarri bat hedatzeagatik.
  • Hiritar Merezimenduaren Dominak: pertsonak edo erakundeak saritzen ditu hirian ezohiko zerbitzuak emateagatik.
Parte hartu Urrezko Danborra eta Hiritar Merezimenduaren Dominak aukeratzeko prozesuan, zure proposamenak bidaliz.

Hautaketa prozesua zein puntutan dagoen

Proposamenak aurkezteko epea: 2026/10/19 - 2026/11/01

Hautaketa prozesua

Proposamenak aurkeztea

Nork egin ditzake proposamenak

  • Donostian erroldatuta dauden pertsona fisikoek
  • Helbidea Donostian duten elkarte, fundazio eta klubek (erregistroan izen emanda egon behar dute)
  • Donostian egoitza duten enpresek (soilik Urrezko Danborrarako)

Nola egin daitezke proposamenak

Proposamenak ondorengo eskabideak betez egin behar dira:
Kontuan izan, hautagaitzak arrazoitu egin behar direla.
Udalak aurkeztutako hautagaitzak aztertzen ditu eta txosten batean bakoitzari buruzko informazio garrantzitsua jasotzen da: dagokion esparruko ibilbidea eta merituak, berdintasunarekin eta Giza Eskubideekin lotutako alderdiak...

Bozeramaileen Batzordea

Txostenak bozeramaileen batzordera bidaltzen dira, hautagaitzak aztertzeko. Azken izendapenak Udalbatzarrak berresten ditu.
  • Urrezko Danborra
    Hautagaitza batek Bozeramaileen Batzordearen gehiengo kualifikatuaren babesa lortzen badu, udal talde bakoitzaren ordezkaritza kontuan hartuta, Urrezko Danborra zuzenean emango da. Bestela, parte-hartze prozesu bat jarriko da abian herritarrek bozka bidez aukeratu dezaten.
  • Hiritar Merezimenduaren Dominak
    Jasotako hautagaitzak eta korporazioak aurkeztutako proposamenak batera aztertuko dira.
  • Urrezko Danborra: San Sebastian egunean ematen da, urtarrilaren 20an.
  • Hiritar Merezimenduaren Dominak: San Sebastian egunaren bezperan ematen dira, urtarrilaren 19an.