Albisteak

Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan ospatuko da martxoaren 23an, larunbata, hasiko den Donostia Hiria Nazioarteko Xake Openaren 44. edizioa

2024-03-21

 

Gipuzkoako Xake Federazioak Donostia Hiria Nazioarteko Xake Openaren edizio berria antolatu du martxoaren 23tik 30era bitartean Donostiako Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan.

Txapelketa honek 44. edizioa beteko du aurten, eta Donostiako xakearentzat oso izaera enblematikoa du Udaletxean ospatzeak. Izan ere, José Raúl Capablanca, Akiba Rubinstein eta Anatoli Karpov jokalari mitikoek, besteak beste, jokatu dituzte egoitza honetan txapelketak.

Donostia Hiria Nazioarteko Opena nazioarteko maisuek eta maisu handiek jokatzen duten txapelketa da, batzuk euren herrialdeetako txapeldun direnak edo izan direnak, eta baita afizionatuak ere.

Aurten, 10 herrialde ordezkatzen dituzten 120 parte-hartzaile baino gehiagok eman dute izena. Txapelketak bederatzi erronda izango ditu, eta martxoaren 30erako, larunbaterako, aurreikusita dago azken erronda eta sarien banaketa.

Aktualitatea