Albisteak
UDA-2025 kanpainako kirol ikastaroetan aurreinskripzioak egiteko epea maiatzaren 5ean irekiko da, astelehena.
2025-04-29
DONOSTIA KIROLAK udako kirol jardueren "UDA-25" kanpaina aurkeztu du, kanpaina honetan parte hartzen duten hiriko 31 kirol erakundeek prestatu dituzten jardueren eskaintza zabalarekin. Ikastaroak ekainaren 23an hasi eta irailaren 7an amaituko dira.
Jardueren eskaintza
Eskaintza bi talde handitan banatuta dago: 16 urte arteko ikasleei zuzendutako jarduerak, batetik, eta gazteei eta helduei zuzendutakoak, bestetik.
Kanpaina honetan gehien eskatzen diren jarduerak kirol anitzekoak, surfa, igeriketa, tenisa eta piraguismoa izaten dira. Logikoa denez, itsasoarekin egindako jarduerek, hala nola surfak, bodyboardek, SUPek eta abarrek, eskari handia dute garai honetan, parte hartzaile guztien laurdena baitira.
Eskola-umeen artean (16 urtera arte), kirol anitzeko jarduerak dira lehen aukera. Ikastaro horiek goiz bat hartzen dute, baita egun oso bat ere, eta kirol modalitate desberdinak konbinatzen dituzte, baita hizkuntzen irakaskuntza edo beste jarduera osagarri batzuk ere. 2024an, parte hartu zuten ikasle guztien % 30ek eman zuten izena horrelako jardueretan.
Jarduera ezagunago horiez gain, UDA 2024 Kanpainak 60 jarduera baino gehiagoren artean hautatzeko aukera emango du, hala nola arraunketa, arku tiroa, urpekaritza, bela, mendi bizikleta, eskalada, skatea, esgrima, hipika, padel, etab., edo hain ezagunak ez diren jarduerak, hala nola Crosskids, Crosstens, pickleball edo futvolei.
Izena emateko sistema.
Azken urteetako inskripzio sistema mantentzen da, bi fase desberdinekin. Lehenbiziko fasea maiatzaren 5etik 8ra eginen da, biak barne.
Fase honetan, pertsona bakoitzeko aurreinskripzio bakarra onartuko da ikastaro berean, baina pertsona berak lau ikastaro desberdinetan eman ahal izango du izena gehienez. Taldean ere egin ahal izango dira aurreinskripzioak, eta gehienez ere lau pertsona onartuko dira ikastaro bakoitzerako. Taldeko aurreinskripzio horiek zenbaki bakarrarekin hartuko dute parte zozketan, eta horren emaitzak taldeko kide guztiak berdin lotuko ditu.
Aurreinskripzio horiek donostiakirola.eus webgunearen bidez egitea gomendatzen da, baina zerbitzu hori ezarri duten erakundeetan ere aurrez aurre egin ahal izango dira.
Egindako aurreinskripzio guztiek maiatzaren 9an egingo den zozketan parte hartuko dute, eta astebeteko epea izango dute ordainketa egin eta izena eman dutela baieztatzeko.
Bigarren fasea maiatzaren 26an hasiko da, eta egun horretatik aurrera zuzenean eman ahal izango da izena plaza libreak dauden ikastaroetan. Zuzeneko inskripzio hori online ere egin ahal izango da donostiakirola.eus webgunearen bidez, edo aurrez aurre klub eta erakunde antolatzaile bakoitzaren bulegoetan.
Aktualitatea
Aktualitatea