Triatloia protagonista asteburu honetan Donostian, Onditz Memorialaren 38. edizioarekin eta Emakumearen Triatloiaren 15. edizioarekin

2025-06-25

 

Asteburu honetan triatloia izango da Donostiako kirol eskaintzaren protagonistetako bat.  Larunbatean, hilaren 28an, 15:00etan, Emakumeen Triatloiaren txanda izango da. Urtez urte hazten jarraitzen duen proba honek bere hamabosgarren edizioa ospatuko du. Parte hartzaileek 300 metroko igeriketa, 10 kilometroko bizikleta lasterketa eta bi kilometroko oinezkoa bete beharko dituzte.
Proba hau bere giro inklusiboagatik eta izaera ez-lehiakorragatik nabarmentzen da, eta berdintasuna eta bizitza osasungarria sustatzea ditu helburu nagusi.
Igandean, hilaren 29an, 9:00etan, Club Atletico San Sebastianek antolatzen duen Onditz memorialaren 38. edizioa ospatuko da. Triatloi hau Espainiako beteranoena da modalitate olinpikoan (1.500 metro igeriketan, 38,5 kilometro bizikletan eta 10 kilometro oinez) eta goi mailako atletak bilduko ditu berriz ere Kontxako badia, Igeldo mendia eta gure hiriko beste gune ikoniko batzuk zeharkatuko dituen zirkuitu enblematiko batean.
Kirol Txartela Saria
Donostia Kirolak Onditz Memorialean sailkatutako lehen emakume eta lehen gizon donostiarrak sarituko ditu. Sariak Kirol Txartelaren urtebeteko doako abonua barne hartzen du, Donostiako kirol instalazio guztietara sartzeko.

Aktualitatea