Albisteak
Rural Kutxaren Gizarte Ekintzak eta Donostia Kirolak Bidelagun bekak eman dizkie kirol egokituko bost kirolari donostiarri
2026-02-27
Rural Kutxako Gizarte Ekintzak eta Donostia Kirolako ordezkariek 2026an kirol egokituko modalitate desberdinetako kirolari donostiarrei emandako bost Bidelagun beketako lehena banatu dute ostiral honetan, dauden oztopo ekonomiko eta sozialak murrizteko eta kirolean inklusioa eta aukera berdintasuna bultzatzeko.
Beka jaso duen lehen onuraduna Ander Cepas mahai-teniseko kirolari paralinpikoa izan da, Club Atlético San Sebastiánekoa, eta Avenida etorbideko Rural Kutxaren bulegora hurbildu da saria formalizatzeko.
Datorren astean gainerako laguntzak emango zaizkie Iñigo Llopis eta Nahia Zudaire kirolari paralinpikoei, Konporta klubeko igerilariei, Kemen klubeko Fernando Mitxelena tiratzaile paralinpikoari eta Donostiako Atletiko Klubeko Olaia Martinez mahai teniseko jokalariari, zeina Europako Txapelketan domina bikoitza lortu berri duen.
Bekak Donostia Kirolak eta Rural Kutxaren Gizarte Ekintzak sustatutako Bidelagun programa berriaren jarduera-ildo nagusietako baten parte dira, bi erakundeen artean sinatutako lankidetza-akordio globalaren esparruan.
Donostia Kirolak, kirol eta gizarte erakunde eta eragileekin lankidetzan, kirolaren papera sustatzen du gizarte justuago eta kohesionatuago baten eraikuntzan. Programaren arabera, kirola eragin sozial handiko fenomenoa da, eta funtsezko tresna inklusioa, berdintasuna eta elkartasuna bezalako balioak sustatzeko.
Aktualitatea
Aktualitatea