Ostiral honetan hasiko da buruz buruko txapelketa Donostiako Atano III.a pilotalekuan

2024-04-05

 

Atano III Udal Pilotalekua pilota lehiaketa profesionalaren eszenatokia izango da ostiral honetan ere. Kasu honetan, Buruz Buruko Pilota Txapelketa da, txapelketa honetako final-zortzirenetako lehen partidak jokatuko direla.

Donostian Urrtikoetxea eta Zabala lehiatuko dira finalerdietarako txartela lortzeko. Bertan, Elordi, Altuna III.a, Dario eta Ezkurdia izango dituzte zain.

Jaialdia 22:15ean hasiko da eta, Ezkurdia-Tolosa eta Peio Etxeberria–Gabirondo bikoteen arteko partida eta buruz buruko b serieko txapelketari dagokion Mata eta Aldaberen arteko beste norgehiagokarekin osatuko da jaialdia.

Sarrerak salgai daude jada Baiko eta Aspe-ren web orrialdeetan   

Aktualitatea