Nortfithek antolatuta, Donostiako lehen lasterketa hibridoa egingo da Antonio Elorza Belodromoan

2025-10-16

 

Anoetako Belodromoko atletismo pistak izango dira larunbat honetan hirian egingo den lehen lasterketa hibridoaren agertokia, Nortfithek antolatuta. Erresistentzia kardiobaskularra eta indar funtzionala konbinatzen dituen lehiaketa formatua da, eta azken urteetan gora egin du kirol arloan.

Probak 48 minutu izango ditu guztira, eta parte-hartzaileek 8 ariketa-gune bete beharko dituzte, banaka zein binaka. Estazio bakoitza 400 metroko lasterketa batekin hasiko da, eta ondoren indar eta koordinazio ariketa desberdinak egingo dira, besteak beste: arrauna, devil press, lungeak zakuarekin, skierg, farmer carry box jump, burpees broad jump, echo bike eta wall balls.

Parte-hartzaileek 6 minutu izango dituzte estazio bakoitzeko, eta azken sailkapena ariketa bakoitzean egindako errepikapen guztiak batuz zehaztuko da. Egitura horrek lehiakideen erresistentzia, indarra eta teknika modu integralean ebaluatzeko aukera ematen du, eta erronka osoa eskaintzen die bai amateurrei, bai eskarmentu handiko atletei.

Ekimen honekin, Nortfithek kirol modalitate berritzaile bat hurbiltzen dio Donostiari, parte-hartzaileen gaitasun fisiko eta mentala probatzen duena, formatu dinamikoan eta maila guztietarako eskuragarri.

Aktualitatea