Albisteak
Miniestadioa birmodalketa integrala egiteko obrak uztailaren 14ean hasiko dira
2025-07-07
Anoetako miniestadioa birmoldatzeko lanak datorren astelehenean, uztailak 14, hasiko dira. Obra Construcciones Moyua enpresari esleitu zaio, 4.089.9211 euroko zenbatekoarekin. Kirol instalazio berria 2026ko udaberrirako errealitate izatea aurreikusten da, atletismo denboraldia aire zabalean egin ahal izateko. Obra horiek irauten duten bitartean, instalazioa itxita egongo da.
Birmoldaketa integrala
- Atletismo-pistetako zoladura eta belar artifizialeko pista berritzea
- Belar naturalaren azalera birdimentsionatzea: errugbi zelaiak 109 x 68 metroko neurria izango du, eta 3,50 m-ko segurtasun banda (homologazio araudiaren arabera).
- Lehiaketak birkokatzea (luzera, hirukoitza, pisua, mailua, diskoa, xabalina, etab.), lehiaketak aldi berean 2 pistatan egin ahal izateko (goi-mailako lehiaketetarako IAAF betekizuna).
- Ureztatze-sistema eraberritzea
- Harmailak guztiz eraberritzea, eserleku berriak barne.
- Instalazio energetikoki eraginkorragoa; LED argiztapena, estalki berria, instalazio fotovoltaikoa eta aerotermia
- Eraikinaren barrualdeak birbanatzea, ekipamendu nagusietarako leku gehiagorekin: gimnasioa, aldagelak, biltegia, erabilera anitzeko gelak, epaileentzako aretoak.
Aktualitatea
Aktualitatea