Albisteak
Maiatzaren 8tik 10era Donostian ospatuko den Eskubaloiko Erreginaren Koparen zozketa egin da
2026-02-17
Eskubaloiko Erreginaren Kopako XLVII. ediziorako sailkatu diren zortzi taldeek dagoeneko ezagutzen dituzte euren kanporaketak eta maiatzaren 8tik 10era Donostian jokatuko den azken fasean egin beharko duten ibilbidea. Zozketa gaur goizean egin da, Donostiako Aquariumea, eta bertan izan dira zortzi klub parte-hartzaileetako presidenteak, entrenatzaileak eta kirol federazioetako eta hainbat erakundetako ordezkariak, tartean Donostia Kirolekoak.
Hauek dira sailkatutako taldeak: Super Amara Bera Bera, Replasa Beti Onak, KH7 BM Granollers, Rocasa Gran Canaria, Mecalia Atletico Guardes, Grafometal La Rioja, Caja Rural Aula Valladolid eta Elda Prestigio. Bera Berak Caja Rural Aula Valladoliden aurka jokatuko du final-laurdenetan, maiatzaren 8an, ostirala, 13:00etan.
Era berean, ekitaldian Jose Antonio Gasca Udal Kiroldegian Minikopa jokatuko duten kadete mailako kanporaketak ere zozketatu dira. Multzo bakoitzeko talde garaileek elkarren aurka jokatuko dute igandean Illunben jokatuko den finala, senior mailako final handia baino ordu batzuk lehenago.
Erreginaren Kopa – Final-laurdenak
- Multzoa
- Super Amara Bera Bera - Caja Rural Aula Valladolid
- Elda Prestigio – Grafometal Sporting La Rioja
2 Multzoa
- Rocasa Gran Canaria – KH/ Granollers
- Beti Onak-Mecalia Atlético Guardés
Aktualitatea
Aktualitatea