Albisteak

Maiatzaren 2tik aurrera kirola egiteko irizpideak

2020-04-29

Kirol jardueren inguruko zalantzak argitzeko, Donostia Kirolak kirola egiteko baldintzak eta kirol modalitate bakoitzaren xehetasunak bildu ditu.

Kirol jardueren inguruko zalantzak argitzeko, Donostia Kirolak kirola egiteko baldintzak eta kirol modalitate bakoitzaren xehetasunak bildu ditu.

Maiatzaren 2tik aurrera, berriz ere kirola egin daiteke udalerri osoan, banaka eta egunean behin. Paseoak egunean behin egin daitezke, kilometro bateko erradioan, bakarka edo bizikide batekin.

14 eta 70 urte bitarteko pertsonek kirola egin edo paseatu ahal izango dute 06:00etatik 10:00etara eta 20:00etatik 23:00etara.  


 

Honakoak dira kirola egiteko irizpideak:

  • Osasun eta higiene neurriak mantendu
  • Gutxieneko pertsona arteko 2 metroko distantzia mantendu
  • Eskuak eta erabilitako materiala desinfektatu
  • Ahal bada maskarak erabili
  • Jendea elkartzen diren eremuak saihestu
  • Botila bat eraman kirola egitean hidratatzeko eta beste pertsona batzuekin ez partekatu.
  • Arropa eta gainontzeko materialak desinfektatu: 60º gora garbitu, desinfektatzailearekin edo alkoholarekin oinetakoen zolak garbitu…
  • Birusa izatearen sintomak izanez gero EZ IRTEN KALERA

 

Kirol jarduerak egiteko baldintza orokorrak, derrigorrez bete beharrekoak

  • Egunean behin bakarrik egingo da kirol jarduera (bi ordu tarteetako batean)
  • Ordutegia errespetatu beharko da: 6:00etatik 10:00etara ala 20:00etatik 23:00etara egin daiteke kirola
  • Kirol jarduera banaka egin beharko da
  • Herritarrek hiri osoan zehar egin dezakete kirola, udalerriaren mugak errespetatuz
  • Aire libreko kirolak soilik egin daitezke, eta debekatuta dago kirol instalazioak erabiltzea

 

Kirol modalitateen araberako zehaztapenak

TXIRRINDULARITZA

  • Herriko eremuak errespetatu
  • Ezingo dira taldeak egin
  • Beste txirrindulari bat topatuz gero distantzia mantendu
  • Jarduera egin ostean material guztia desinfektatu

 

KORRIKA

  • Herriko eremuak errespetatu
  • Ezingo dira taldeak egin
  • Beste korrikalari bat topatuz gero distantzia mantendu.
  • Jarduera egin ostean material guztia desinfektatu

 

SURFA

  • Hiriko hondartzetan surfa egin daiteke.
  • Ezin da norberaren ibilgailua edo garraio publikoa erabili hondartzetara iristeko. Taularekin etxetik atera eta etxera eraman behar da.
  • Surfa egiteko, etxetik joan behar da jantzita (hondartzan ezin da arropa aldatu)
  • Gutxienez 4m distantzia mantendu gainontzeko surflariekin
  • Jende asko badago ez sartu uretara.
  • Olatu bakoitzean pertsona bakarra joango da
  • Ezin da hondartzan hitz egiten gelditu surf saioa baino lehen eta ondoren
  • Jarduera egin ostean material guztia desinfektatu

 

IGERIKETA

  • Igeri egitea onartzen da, ez bainua
  • Jarduera hondartzetan egin daiteke, ur irekietara irten gabe.
  • Igeri egiteko segurtasun-neurriak hartu: hondartzetan ez dago soroslerik
  • Igeri egiteko arropa etxetik jarrita eraman
  • Saioaren amaieran material guztia desinfektatu

 

PASEOAK

  • Dekretuak ordutegi-mugarik gabeko ibilaldiak baimentzen ditu, ezarritako ordu-tarteen barnean eta etxetik kilometro bateko erradioan.
  • Bi lagun ere ibil daitezke elkarrekin, betiere etxe berean bizi badira.

Aktualitatea