Albisteak
Luxuzko kartel batekin dator Pro Padel Tour Donostiara
2025-06-17
Uztailaren 10etik 13ra bitartean, Donostia padelaren munduko hiriburua bilakatuko da Pro Padel Tourraren etorrerarekin, Europan egingo duen lehen geldialdian. Hilabete baino gutxiago gelditzen da eta antolatzaileek munduko bi jokalari onenen presentzia baieztatu dute: Agustin Tapia argentinarra eta Ariana Sanchez espainiarra, Marta Ortega (sailkapeneko 8. postuan) eta Jon Sanz (10. postuan) bezalako beste jokalari nabarmenekin batera.
Sarrerak eskuragarri daude jada El Corte Ingleseko plataformen bidez.
Pro Padel Tour San Sebastian, 2025ean ligako bost geralekuetako bat, Real Club de Teniseko pista estalietan jokatuko da, non 1.500 lagunentzako pista zentral bat jarriko da. Txapelketak 10 talde bilduko ditu. Agustin Tapiak Miami Padel Clubeko izar bezala parte hartuko duela baieztatu du. Talde honetan Federico Chingotto argentinarrak ere jokatuko du (munduko 3. postuan). Bestalde, Ariana Sánchez (1) eta Jon Sanz (10) izango dira New York Atlantics taldeko liderrak; Las Vegas Smash taldean, berriz, Marta Ortega eta Sofía Araújo portugaldarra (6) izango dira protagonistak.
Talde bakoitzeko zerrenda osoa zabalduz joango da datozen egunetan.
Partiden egutegia
Partiden programa ofiziala ere ezagutzera eman da. Txapelketa uztailaren 10ean, osteguna, hasiko da Agustin Tapiaren Miami Padel Club eta Arkansas Matrix taldeen arteko norgehiagokarekin. Hurrengo egunean, ostiralean, Ariana Sanchezek eta Jon Sanzek debuta egingo dute New York Atlantics taldearekin Marta Ortegaren eta Las Vegas Smasheko gainerako taldeen aurka.
Kanporaketa bakoitzean gizonezkoen binakako bi partida eta emakumezkoen bat jokatuko dira. Hau da egutegi baieztatua:
Uztailak 10, osteguna
• 17:00 – Miami Padel Club vs Arkansas Matrix
• Ondoren – Cancun Waves vs Flowrida Goats
Uztailak 11, ostirala
• 10:00 h – Los Angeles Beats vs San Diego Stingrays
• Ondoren – Houston Waves vs Cancun Waves
• 17:00 – New York Atlantics vs Las Vegas Smash
• Ondoren – Toronto Polar Bears vs Flowrida Goats
Uztailak 12, larunbata
• 10:00 h – Los Angeles Beats vs Houston Volts
• Ondoren – San Diego Stingrays vs Toronto Polar Bears
• 17:00 – Miami Padel Club vs Las Vegas Smash
• Ondoren – New York Atlantics vs Arkansas Matrix
Uztailak 13, igandea
• 12:00 h – Hirugarren posturako partidua
• Jarraian – Amaiera
Donostiaren aukeraketa
Gustavo Santoscoy GS Sports Managementeko CEOak eta PPL (Pro Padel League) Europan hedatzeko proiektuaren arduradunak nabarmendu duenez, Donostia egoitza ezin hobea da. "Ziur gaude ez dagoela Donostia baino leku hoberik PPLren abentura europar honi ekiteko. Lehen txapelketa honek arrastoa uztea nahi dugu, eta Donostiako zaleek esperientzia paregabeaz gozatu ahal izatea, euren lurraldean jokatzen den munduko padel onenarekin ", adierazi du Donostiako Udalean egindako prentsaurrekoan.
Horrela, Gipuzkoako hiriburuak Miami, Guadalajara (Mexiko), Hamptons eta New Yorkekin bat egingo du denboraldiko egoitza ofizial gisa.
"Harrotasunez aurkezten dugu gaur Donostian izatea txapelketa honen Europan egin duen lehen geldialdi hau, Agustin Tapia eta Ariana Sanchez munduko lehen sailkatuen berrespenarekin, baita Marta Ortega eta Jon Sanz ere, 8. eta 10. zenbakiekin hurrenez hurren. Taldeek euren taldeak itxi ahala, lehen mailako izar gehiago iragartzea espero dugu ", gaineratu du Santoscoyk, Merida eta Guadalajarako WTA 500 eta Mexiko Riviera Maya Open at Mayakoba (LPGA) txapelketen sustatzaileak.
Iñaki Gabarain Kiroletako eta Bizitza Osasungarriko zinegotziak adierazi duenez, "Pro Padel League-a Donostiara iristeak gure hiria padelaren munduko mapan jartzen du, maila goreneko txapelketa batekin, eta, gainera, jarraitzeko asmoarekin lurreratzen da. Donostia kirolaren hiri izatea sendotzeko beste urrats garrantzitsu bat da, gainera, goraldian dagoen eta gure hirian gero eta padelean jokatzen duten pertsona gehiago dituen diziplina batetik abiatuta. Donostia Kirolatik eragileekin eta sustatzaileekin lanean jarraituko dugu Donostiarentzat erakargarriak diren proiektuak zehazteko ".
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol diputatu den Goizane Alvarezek, bestalde, ekitaldi honen garrantzia azpimarratu nahi izan du, padelak lurraldean bizi duen gorakadaren ikusita. "Pro Padel Tour Donostiara iristea, munduko lehen sailkatuen parte-hartzearekin oso albiste ona la Gipuzkoarentzat. Gainera, gure lurraldeak erakutsi du badakigula lehen mailako kirol ekitaldiak antolatzen, duela gutxi eskubaloiko Errege Koparekin ikusi dugun bezala, bai gizonezkoen bai emakumezkoen edizioan. Horrelako nazioarteko hitzorduek indartu egiten dute Gipuzkoa kirol-ekitaldi handien antolaketan erreferente bihurtzeko egin dugun apustua, ikuskizunak, kanpo-proiekzioa eta tokiko parte-hartzea uztartzen baitituzte ".
Esperientzia paregabea zaleentzat
Padel profesionalaren asterik onena Real Club de Tenisean biziko da, non antolakuntzak 1.500 lagunentzako pista zentral bat jarriko duen. Gainera, bertaratzen direnek Fan Zone bat izango dute, jarduera, proposamen gastronomiko eta dendekin.
150 lagunentzako VIP gune bat ere jarriko da klubeko jatetxean.Sarrerak eskuragarri daude El Corte Inglesen.
Aktualitatea
Aktualitatea