Albisteak

Kirolaren Europako Astearen barruan doako kirol-jarduerak egongo dira udal kiroldegietan

2022-09-21

Kirolaren Europako Astea Europako Batzordearen ekimena da, Europa osoan kirola eta jarduera fisikoa sustatzeko. Kanpainako gai nagusia «#BeActive» da, eta pertsona guztiak animatzen ditu aste horretan eta urte osoan aktibo egotera.

Kirolaren Europako Astea dela eta, irailaren 26tik (astelehena) irailaren 30era (ostirala), Donostia Kirolak kirol-jardueren programa zabala antolatu du, 2.136 plazarekin, eskainitako 107 saioetan. Horietan, ziklo indoorra, pilates, TRX, Cros Training, Yoga, Total body, GAP, latinzumba, gimnasia 65 +, tonifikazioa, mantentze-gimnasia edo dantza latinoak egin ahal izango dira.

Jarduera horiek eskaera handia izaten dutenez, Kirol Txarteleko abonatuentzat soilik gorde dira.

Doako saio horietan izena ematea online egin daiteke donostiakirola.eus webgunearen bidez edo horiek ematen diren kiroldegietan bertan ere. Irailaren 21ean, asteazkena, goizeko 9:00etan irekiko dira izenemateak.

 

Izen-emateak hemen

Aktualitatea