Albisteak

Kirol Ekintzak Kanpainako kirol ikastaroek 1.200 plaza eskainiko dituzte udan.

2023-05-04

Kirol Ekintzak 2022/23 Kanpainako ikastaroak (16 urtetik gorakoentzat) maiatzean amaituko dira, eta, beraz, Donostia Kirolak kirol-ikastaroen eskaintza diseinatu du udal kiroldegietan, ekainaren 5ean hasita. Ikastaroak hiru hilabetekoak izango dira: ekaina, uztaila eta iraila. Abuztuan ez da eskolarik egongo, hilabete horretan biltzen baitira mantentze-lanen urteko itxierak.

Guztira, 1.200 plaza baino gehiago eskaintzen dira hiriko udal kiroldegietan programatu diren 73 ikastaroetan, besteak beste, indoor zikloa, mantentze gimnasia, 65 plus, uretako gimnasia, GAP, yoga, igeriketa, pilates, latinzumba, padel, Cross Training, TRX, Total body eta Total Training jarduerekin.

Ikastaro horietarako izen-emateak online egin ahal izango dira maiatzaren 8tik aurrera, ahal dela Donostia Kirolaren webgunetik, baina Donostia Kirolaren bulegoetan eta udal kiroldegietan ere egin ahal izango dira. Ikastaro guztien informazio zehatza donostiakirola.eus webgunean kontsulta daiteke.

Ikastaroen eskaintza horrez gain, udan Aukeran programa mantenduko da, eskainitako ikastaro bakoitzeko saio solteetan izena emateko aukera ematen duena.

 

Ikastaroen eskaintza

 

Aktualitatea