Albisteak

KIROL EKINTZAK 2020/21 KANPAINAKO IKASTAROEN AURREINSKRIPZIOAK EGITEKO EPEA IREKI DA

2020-06-22

Donostia Kirolak datorren ikasturterako antolatu duen “Kirol Ekintzak 20/21” Kirol Jardueren Kanpainak 20.000 plaza baino gehiago eskainiko ditu. Kopuru hori aurreko urteetakoa baino txikiagoa da, ikastaro-aretoetan edukiera mugatzeko beharra dagoelako. Hala eta guztiz ere, udal kiroldegi gehienetan jarduera aretoen azalera handia denez, plaza kopurua ez da hainbeste murriztu.

 

JARDUEREN ESKAINTZA

Programa berri honen bidez, adin guztietarako eskaintza duten 80 kirol-jarduera mota baino gehiago aukera daitezke, bai igerilekuan (igeriketa, uretako mantentze-gimnastika, bizkarreko terapia...), bai aretoan (ziklo-indoor, pilates, GAP, TRX, Cross Training, gimnasia, 65 plus, judoa, tenisa, hipopresiboak...), bai aire zabalean (running edo surf).

 

IZENA EMATEKO PROZESUA

Zozketa bidez esleituko dira Bentaberri, Bidebieta, Etxadi, Intxaurrondo, Paco Yoldi, Egia, Altza, Belodromoa eta Zuhaiztiko kiroldegietako jardueretarako dauden plazak. Horretarako, interesatuek aldez aurretik izena eman beharko dute ekainaren 24tik 30era. Aurretiko izen-ematea donostiakirola.eus webgunearen bidez aurkeztea gomendatzen da, baina Donostia Kirolaren bulegoetan eta Bidebieta, Bentaberri, Egia, Paco Yoldi, Etxadi, Altza eta Intxaurrondo kiroldegietan ere jasoko dira. Uztailaren 8an egingo da zozketa.

Udalaren gainerako kirol instalazioetarako (Manteo, Mons, Pio Baroja, Tenis Ondarreta eta Arte Martzialen Aretoa), interesa dutenek klub kudeatzailearekin harremanetan jarri beharko dute, horietako bakoitzean antolatzen diren jardueretan izena emateko prozesua kontsultatzeko.

 

AUKERAN KIROL EKINTZAK

Ohiko ikastaro-eskaintza horretaz gain, Donostia Kirolak Kirol Ekintzak Aukeran zerbitzuari eusten dio. Sistema malgua da, eta pertsona bakoitzak bere kirol jarduera planifikatu dezake instalazioa eta jarduera aukeratuz, baita egin nahi den saio bakoitzaren eguna eta ardua ere. Hileko kuota bat aukeratu daiteke, edo etengabe eguneratzen den programazio zabal bateko saio solteak erreserbatu.

Aktualitatea