Albisteak
Kalean Urban Fest Jaialdiak laugarren edizioa beteko du aurten, ekainaren 26tik 28ra
2026-06-22
Donostia hiri jarduerez beteko da ekainaren 26, 27 eta 28an, Kalean Urban Fest jaialdiaren laugarren edizioarekin. Ekitaldi hori Gipuzkoa Basket Fundazioak antolatzen du, besteak beste, Donostia Kirolarekin lankidetzan.
Blas de Otero plaza
Jaialdiaren bihotza Blas de Otero plaza izango da aurten ere, bertan bilduko baitira jarduera gehienak. 3x3 saskibaloi kantxak jarriko dira eta adin ezberdinentzako txapelketak antolatu dira.
Tabakalerako kanpoko patioan (sarrera Mundaiz – Mandasko Dukea kaletik), 8 metroko eskalada horma bat jarriko da, jendearentzat doan irekia eta Factory Boulderreko kideek artatua.
Blas de Otero plazan ere Skateko pista bat jarriko da, LekuSkateren laguntzarekin, eta tailerrak eta txapelketak antolatuko dira.
Mahai tenisak ere bere lekua izango du hiri kiroleko jaialdi honetan, Gipuzkoako Mahai Tenis Federazioak koordinatutako gune batean.
Donostiako Teniseko Real Kluba ere kolaboratzaile gisa estreinatuko da ekitaldi honetan, eta Yin Yogako saio irekiak eskainiko ditu larunbatean eta igandean, plaza berean
Aurtengo nobedade bezala ere, Tabakalerako patioan pickleball-a ezagutu eta praktikatu ahal izango da, tenis, padel, badminton eta mahai teniseko elementuak konbinatzen dituen erraketa kirola. Gune hau Donostiako Pickleball Elkarteak dinamizatuko du.
Ingurumenarekin konprometitutako erakunde solidarioen karpak ere jarriko dira, jaialdiak jasangarritasunarekin eta parte-hartze sozialarekin duen konpromisoa indartuz.
Azkenik, Udal Musika Eskolako ikasleek musika giroa jarriko dute kirol jarduerak egiten diren bitartean
Laugarren edizio honekin, Kalean Urban Festek kirola eta hiri kultura herritarrengana hurbiltzeko apustua berresten du, parte hartzea, inklusioa eta jasangarritasuna sustatuz, adin guztiei irekitako jarduera programa baten bidez
Programa ikusi
Aktualitatea
Aktualitatea