Jai Alai Leagueko txapeldunak Donostian erabakiko dira, Carmelo Balda Frontoian irailean jokatuko diren hiru jardunalditan.

2025-09-09

 

Donostiako Carmelo Balda frontoian jokatuko dira, lehen aldiz, Jai Alai Leagueko finalak, irailaren 15ean, 22an eta 29an 19:00etan jokatuko diren hiru jardunalditan

Irailaren 15ean, astelehenean, jokatuko dira lehen finalerdiak: Ihart-Frida vs Sorozabal-Arai eta Johan-Lekerika vs Urreisti-Basque

Irailaren 22an bigarren finalaurrekoak jokatuko dira: Elaia-Maia vs Maite-Maialen, eta Erkiaga-Gorka vs Barandika Lopez, iazko titulua defendatuko dutenak.

Finalak irailaren 29an izango dira, 19:00etan

Txapelketa honen lehen edizioa da, eta emakumezkoen lehiaketa sartu da bertan. Guztira, 20 puntistak parte hartu dute hainbat pilotalekutan egindako 9 masterretan

Horrela, Donostia "Jai Alai League" ren hiriburu bihurtu da. Zesta-puntako Liga profesionalak urte osoan zehar Iparralde, Hegoalde eta AEBetako hainbat hiri zeharkatzen ditu (Bilbo, Donibane Lohizune, Gasteiz, Biarritz, Dania-Florida, Paue, Gernika...) eta Donostiako Carmelo Balda frontoian izango du amaiera. Donostia Kirolaren eta Eraman! enpresaren arteko akordioa hurrengo hiru urteetarako da (2025, 2026 eta 2027), eta Donostia zesta-punta profesionalaren erreferentzia handia da, bai gizonezkoetan, bai emakumezkoetan.

 Sarrerak salgai hemen

Aktualitatea