Illunbe Berria fase berri batean sartu da, pabiloi berrirako ideien lehiaketan parte hartzera gonbidatutako enpresak aukeratuta.

2026-02-15

 

Donostia Kirolak urrats berri bat eman du Illunbeko erabilera anitzeko pabiloi berria eraikitzeko bidean, ideien lehiaketaren lehen fasea amaituta eta instalazio berri horretarako proposamenak aurkeztu ahal izango dituzten 5 enpresak aukeratuta. Bost enpresa horiek pleguetan ezarritako kaudimen-irizpideen arabera hautatu dira. Hautatzeko irizpide horien artean, kirol eremu bereko edo antzeko proiektuetako aldez aurreko lanak egiaztatzea zegoen, 15.000.000 €-tik gorako aurrekontuarekin.

Hautatutako bost enpresek edo ABEEek esperientzia handia dute horrelako ekipamenduen eraikuntzan, eta, beraz, espektatibak oso handiak dira lehiaketa honen bigarren fasean aurkeztuko diren proposamenei dagokienez.

Enpresa horiek egin dituzten obren artean, aipatzekoak dira Qatarreko Lusail estadioa Munduko Koparako, Londresko Olinpiar Jokoetako Uretako Zentroa, Valentzia Arena, Nou Camp, Navarra Arena edo Hong Kongeko Kai Tak Sports Park.

Bigarren fase horretan, epaimahai profesional batek aukeratuko du proposamen irabazlea, eta proposamen horrek berekin ekarriko du oinarrizko proiektuak eta gauzatze-proiektuak egitea, bai eta eraikuntza-fasean obrak zuzentzea ere. Epaimahai horretan parte hartuko dute udaleko arkitektoek eta kirol-teknikariek, bai eta Arkitektoen Elkargoak eta EHUk izendatutako profesionalek ere.

Aurkezten diren proiektuak erabilera anitzeko pabiloi berri horretarako baldintza-agirietan ezartzen diren eskakizunetan oinarritu beharko dira:

  • Gehieneko inbertsioa: 60.000.000 €(BEZik gabe)
  • Ekipamendu berria lehen mailako kirol eta ikuskizun instalazio bat izango da, eraikin “adimendun” izaera izango duena.
  • Proiektua idazteko, kontuan hartuko dira ingurumenaren aldetik jasangarria den eraikuntzaren printzipioak eta arkitektura bioklimatikoaren, ekodiseinuaren eta ekonomia zirkularraren printzipioak.
  • Ekipamenduak erabilera anitzeko pista handi bat izango du, pista nagusi batekin. Pista horretan era guztietako ikuskizunak eta kontzertuak egin ahal izango dira, baita beste jarduera profesional eta sozial batzuk ere, hala nola konbentzioak, mitinak, azokak, erakusketak...
  • Pista nagusiak 15.000 ikuslerentzako edukiera izango du.
  • Ekipamenduak, halaber, bigarren pista murritzago bat izango du, batez ere kirol-erabilera izango duena. Haren neurriei esker, eskubaloiko, saskibaloiko, areto-futboleko, teniseko, borroka-arteetako, gimnastikako, boleiboleko eta abarretako goi-mailako kirol-lehiaketak egin ahal izango dira. Bigarren pista horrek kirol-pabiloia erabiltzen duten taldeen kirol-entrenamendurako pista osagarri bat ere izan beharko du. Harmailetan  2.500 eta 3.000 pertsona inguru eserita sartu beharko dira.
  • Bi pista nagusiek harmaila ezkatagarriak izango dituzte, pista eta harmailak konfiguratzeko aukera emango dutenak, bertan egin daitezkeen kirol ekitaldi eta ikuskizun motetara egokitzeko.

Bigarren fasean, proposamenik onena hautatzea da helburua, arkitekturaren kalitatea eta haren balio teknikoak, funtzionalak, arkitektonikoak, kulturalak eta ingurumenekoak kontuan hartuta, bai eta bideragarritasun teknikoa, ekonomikoa eta eraikuntzakoa ere. Epaimahaiak ebaluatuko ditu fase honetarako ezarritako irizpideak, plegu honetan jasotako esleipen-irizpideen arabera.

  1. Proposamena programa funtzionalaren eskakizunetara egokitzea (gehienez 50 puntu):
  2.  Proposamenaren kalitate arkitektonikoa (gehienez 25 puntu):
  3.  Ingurumen-ezaugarriak (gehienez 15 puntu)
  4.  Proposamenaren bideragarritasun teknikoa, ekonomikoa eta funtzionala (gehienez 10 puntu).

Bestalde, esleipenerako baldintzen pleguan, aurkeztutako proiektuei sariak ordaintzea ezartzen da.

  • Irabazlea: 100.000 €(ordainsari guztien kontura) eta proiektua idaztea eta obra zuzentzea esleitzea.
  • 1. accesita: 60.000 €
  •  2. accesita: 40.000 €
  •  3. accesita: 25.000 €
  •  4. accesita: 25.000 €

Proiektuaren kronogramak aurreikusten du aurtengo ekainean esleituko direla oinarrizko proiektuaren eta exekuzio proiektuaren idazketa, 2027aren amaieran obrak esleitu ahal izateko eta 2030eko maiatzean amaitzeko.

 

I. ERANSKINA.- BIGARREN FASERAKO HAUTATUTAKO ENPRESAK

1.- AYESA-ATHENDER ABEE (Donostia/Erresuma Batua)

  •  Swansea Arena, Erresuma Batua
  •  Brentford Communiyi Stadiun, Erresuma Batua
  •  Molineux Stadium, Wolverhampton, Erresuma Batua
  •  Bakuko Akuativ Parkea, Azerbaiyan
  •  Lusail estadioa Qatarreko Munduko Koparako
  •  Kirol-zentroa Rizhaon (Txina)
  •  Oxford Unitedeko estadioa (Erresuma Batua)
  • Asjabad estadioa (Turkmenistan)

 

2.- KREAN-ZAHA HADID (Donostia/Erresuma Batua)

  • Anoeta estadioa handitzea
  • Londresko Olinpiar Jokoetako Akutiako Zentroa
  • Buesa Arena berritzea eta handitzea
  • Qatarreko Al Janoub estadioa.

 

3.- UTE ERRE: SBP_GRUPOTEC_ARDEVOL_HOK_CORTA (Valentzia/Madril/Bartzelona/AEB/Donostia)

  •  Valentzia Arena
  •  Belarako pabiloi estalia Sueca-Valentzian
  •  Escola Deportiva “Alqueiria del basket”

 

4.- IDOM (Bilbo/Donostia)

  • Pabiloia eta eraikina erabilera osagarriak Infecarreko erakustazokan (Kanaria Handia)
  •  Bilbao Arena
  • Claro Arena (San Carlos de Apoquindo estadioa) - Santiago (Txile)
  •  Romareda-Zaragoza estadio berria
  • Nou Camp-Bartzelona
  • San Mames estadioa
  • Buenos Airesko Estadio Monumentalaren birmoldaketa
  • Valentziako Ciutat estadioa birmoldatzea

 

5.- TFP_TYM_MARAZZI ABEE (Espainia/Iruñea/Italia)

  • Nafarroa Arena
  •  Kanaria Handiko Uharteko Kirolen Zentroa

Aktualitatea