Hirurogei talde baino gehiago lehiatuko dira asteburu honetan Easo Saskibaloiak antolatzen duen Saskibaloi Mini Kopan.

2025-04-25

 

Paco Yoldi, Egia eta Altza udal kiroldegiak izango dira asteburu honetan Easo Saskibaloia klubak antolatutako Mini Koparen eta Baby Koparen edizio berri baten agertoki.

 

Benjamin eta alebin kategorietako parte-hartzaileek 150 partida baino gehiago jokatuko dituzte larunbatean eta igandean. Txikienek 30 minutuko iraupena izango dute (sei minutuko 6 denbora), eta alebinek 40 minutukoa (5 minutuko 8 denbora). Jokalari guztiek nahitaez parte hartu beharko dute partida bakoitzeko gutxienez 2 zatietan.

 

Guztira, Euskadiko hainbat herritatik etorritako 60 taldek baino gehiagok hartuko dute parte txapelketaren edizio berri honetan. Txapelketa hamabigarrena izango da Mini Koparen kasuan, eta zazpigarrena Baby Koparen kasuan.

Informazio gehiago:Easo Basket

 

Aktualitatea