Albisteak
Gaur goizean Donostiako udaletxean denboraldi berrirako Donostiarra traineruaren babesleen aurkezpena izan da.
2025-05-30
Gaur goizean, Donostiako Udaletxean, Kaiarriba klubak estropaden denboraldi berrirako traineruaren babesleak aurkeztu ditu, uztaileko lehen asteburuan Bilboko Banderarekin hasiko dena. Fabrika Bandera estropada Donostian ospatuko da uztailaren 12an.
Aurkezpenean klubeko presidente Alberto Lopezek eta klubeko beste zuzendari batzuek parte hartu dute, baita babesle nagusien ordezkariek ere: Donostia Kirola, Naiz Homes eta Nortindal, Ur-Kirolakeko presidente Jose María de Diegoz gain.
Donostia Kirolarentzat luxu handia da Donostiarra trainerua babestu ahal izatea, gure hiriaren ikurra baita, eta bikain irudikatzen ditu marka gisa proiektatu nahi ditugun balioak: ahalegina, talde lana, gainditzea eta berrikuntza. Babesletza hau arraunaren — donostiar herritarren artean gizarte, kirol eta kultura errotze sakona duen diziplina bat — eta gure nortasunaren arteko lotura indartzeko nahitik sortu da, eta, horrela, tokiko kirolaren onena eta Donostia Kirolak gizartearekin duen konpromisoa balioesten duen aliantza bat sendotu da.
Iñaki Gabarain Kirol eta Bizitza Osasungarriko zinegotziaren hitzetan: "Donostiako Udalak eta Donostia Kirolak Kaiarribari laguntzeko konpromiso irmoa mantentzen jarraitzen dute aurten ere. Horren erakusgarri da Donostiako kirolaren diru-laguntzarik handiena dela berriro (115.000 euro). Kaiarriba lan handia eta ona egiten ari da Donostiako banku finkoko arrauna elitean kokatzeko, emaitza bikainekin, eta ziur gaude 2025/2026 denboraldian ere horrela izango dela ".
Aktualitatea
Aktualitatea