Albisteak
Donostiako Estropadak 2026: sailkatze-probak irailaren 2an eta 3an, eta bandera irailaren 6an eta 13an
2026-08-28
2026ko Donostiako Estropadek badituzte dagoeneko data nagusiak. Sailkatze-estropadak iraileko lehen astean jokatuko dira, eta Kontxako Bandera bera, berriz, irailaren 6an eta 13an, Donostiako badian.
Lehenengo sailkatze-estropada irailaren 2an, asteazkenez, 18:00etan izango da. Gizonezkoen traineruek jokatuko dute egun horretan Kontxako Banderan parte hartzeko txartela lortzeko lehian.
Hurrengo egunean, irailaren 3an, ostegunez, 18:00etan, emakumezkoen sailkatze-estropada jokatuko da.
Behin zortzi traineruak zehaztuta, Kontxako Banderaren lehen jardunaldia irailaren 6an, igandez, izango da. Emakumezkoen estropada 11:00etan hasiko da, eta gizonezkoena 12:00etan.
Bigarren eta azken jardunaldia astebete geroago jokatuko da, irailaren 13an, igandez, ordutegi berarekin: emakumezkoak 11:00etan eta gizonezkoak 12:00etan.
2026ko Donostiako Estropaden egutegia
Irailak 2, asteazkena — 18:00: gizonezkoen sailkatze-estropada.
Irailak 3, osteguna — 18:00: emakumezkoen sailkatze-estropada.
Irailak 6, igandea — 11:00: emakumezkoen Kontxako Bandera, lehen jardunaldia.
Irailak 6, igandea — 12:00: gizonezkoen Kontxako Bandera, lehen jardunaldia.
Irailak 13, igandea — 11:00: emakumezkoen Kontxako Bandera, bigarren jardunaldia.
Irailak 13, igandea — 12:00: gizonezkoen Kontxako Bandera, bigarren jardunaldia.
Kontxako Bandera bi jardunalditan erabakiko da. Bi igandeetako denborak batuta, guztira denborarik onena egiten duten traineruek eramango dituzte 2026ko banderak.
Aktualitatea
Aktualitatea