Donostia Kirolak Zumbat-on! Eguna jaialdiaren edizio berri bat antolatu du, azaroaren 15ean, larunbata, Bentaberri Kiroldegian

2025-10-29

 

Datorren larunbatean, azaroak 15, BentaBerriko Kiroldegiak Zumbat-on! Eguna hartuko du, Donostia Kirolak antolatuta.

Goizean, 9:30etik 12:30era, txikienen txanda izango da. Benjamin kategoriako 700 ikaslek hartuko dute parte, eskola-kiroleko egutegiaren barruan.

Jarduera hau amaitu ondoren, 16 urtetik gorako eta Kirol Txartelean abonatutako pertsonei zuzendutako Zumbatoi herrikoiaren txanda izango da. 12:45etik 13:45era saio bat egingo da kirol anitzeko pistan, eta 150 lagunek parte hartu ahal izango dute.

Zumbaton herrikoi hau doakoa da, baina aldez aurretik izena eman behar da, donostiakirola.eus webgunearen bidez edo udal kiroldegiren batean.

 Informazioa eta izen-emateak

Aktualitatea