Donostia Kirolak WhatsApp kanala jarri du martxan herritarrei informazio azkarra eta erabilgarria eskaintzeko

2026-10-21

 

Donostia Kirolak WhatsApp kanal berria jarri du martxan, herritarrek kirol-jarduerei, izen-emateei eta kirol-instalazioei buruzko informazio garrantzitsuena modu azkar, eroso eta zuzenean jasotzeko.

Kanalaren bidez, kirol-zerbitzuei buruzko azken berriak garaiz eta erraz eskuratzeko aukera izango dute herritarrek. Horretarako, interes informatiboa duten edukiak partekatuko dira, besteak beste, izen-emateen irekierak, jardueren agenda, instalazioetako oharrak eta bestelako albisteak.

Ekimen berri honekin, Donostia Kirolak herritarrekiko komunikazioa indartu eta kirol-zerbitzuei buruzko informazioa eskuragarriago jarri nahi du, egunerokoan erabilgarria izango den komunikazio-kanal baten bidez.

Bat egin Donostia Kirolaren WhatsApp kanalarekin eta izan kirolaren azken berrien berri!

Sartu Donostia Kirolaren WhatsApp kanalean

Aktualitatea