Donostia Kirolak “Urrezko Kirol Txartela 2025” eman du, kirolari saridun gehien eta emakumeen ordezkaritza % 67koa duen edizioan.

2026-02-23

 

Donostia Kirolak antolatutako Urrezko Kirol Txartelaren edizio berri bat izan da Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan, azken urtean beren kirol modalitateetan gehien nabarmendu diren hiriko kirolarien merituak aitortzeko.

2025eko edizioak marka berria ezarri du duela hamabi urte aitorpen hori sortu zenetik. Guztira, 90 Urrezko Kirol Txartel eman dira, orain arteko kopururik handiena. Horietatik 85 Espainiako Txapelketetan podiumera igotzea lortu duten edo Europako edo Munduko Txapelketetan parte hartu duten banakako kirolariak dira, eta 5 Espainiako edo Kopako txapeldunen titulua lortu duten edo beren modalitateko maila goreneko ligan lehen postuan amaitu duten taldeak.

Sariaren barruan sartzen da 2026an Kirol Txartela doan ordaintzea, eta, horri esker, 150 kirolarik baino gehiagok eskatu ahal izango dute doako abonu hori.

Edizio honetan 28 kirol modalitatetan arrakastak aitortu dira, hiriko kirol errealitate zabal eta askotarikoaren isla.

Aurten ere, nabarmentzekoa da emakumezko kirolari eta talde ugari daudela, saritutako pertsona guztien % 67, banakako kirolarien eta taldeetako kideen artean. Datu horrek sendotu egiten du Donostia emakumeen kirola bultzatzeko eta ikusarazteko Estatuko erreferente gisa. Lidergo horren erakusgarri, euren modalitatean liga titulua lortu duten hiru emakumezkoen taldeen presentzia: Super Amara Bera Bera, CHH Txuri Urdin eta Donostia Arraun Lagunak

Galari esker, hirian kirol egokituaren hazkundea egiaztatu ahal izan da. Edizio honetan, 8 modalitate desberdinetako 22 kirolari izan dira eremu horretan aintzatetsiak, eta horrek erakusten du kirol praktika hori pixkanaka sendotu egin dela Donostian

Dokumentuak

Aktualitatea