Donostia Kirolak Gabonetan Non Stop kanpainaren edizio berri bat antolatu du: doako kirol jarduerak Kirol Txartelaren abonatuentzat

2025-12-12

 

Donostia Kirolak Gabonetan Non Stop kanpainaren edizio berri bat prestatu du, abenduaren 22tik urtarrilaren 30era, Kirol Ekintzak ikastaroetako oporrak aprobetxatuz.

Gabonetako Non Stop kanpainak 2.230 plaza eskainiko ditu Bidebieta, Bentaberri, Altza, Intxaurrondo, Belodromo, Etxadi, Paco Yoldi eta Egiako kiroldegietan programatutako 128 saioetan. Kiroldegi horietan hainbat jarduera egin ahal izango dira, hala nola Pilates, yoga, ziklo-indoor, TRX, GAP, latinzumba, aquagym, circuit training, cross training, total body edo mantentze gimnasia.

Saio horietarako izen-ematea doakoa eta esklusiboa izango da Kirol Txartelaren abonatuentzat, eta on-line egin ahal izango da donostiakirola.eus webgunearen bidez edo arreta zerbitzua duten kiroldegietan.  Izena emateko epea urtarrilaren 15ean irekiko da, astelehena, 9:00etan.

 IZENEMATEAK

Aktualitatea