Albisteak
Donostia Kirolak eta DonostiCup-ek topagunearen bigarren edizioa antolatu dute, aurten boulevardean instalatuko dena.
2025-07-03
Donosti Cup-ek eta Donostia Kirolak Topagunearen bigarren edizioa antolatu dute. Aurten, agertokiz aldatu eta Boulevarden jarriko da. Uztailaren 7tik 13ra bitartean, gune honek publikoari irekitako hainbat jarduera eskainiko ditu, ikuspegi ludiko eta parte hartzailearekin, eta Donosti Cupen esperientzia paregabea eta balioak donostiarrei hurbiltzeko helburuarekin.
Horrekin, Donostia Kirolak indartu egiten du gure hiriko kirol ekitaldi garrantzitsuenetako bati ematen dion babesa, kirola aniztasuna, inklusioa eta berdintasuna bezalako balioak elkartzeko eta sustatzeko fenomeno soziala ere badela sinetsita.
Donosti Cup Topagunea 400 m2-ko espazio deigarria da, 6 metroko altuera duen lur-globo bat buru duena, txapelketaren irismen globala eta mundu osoko parte-hartzaileen aniztasuna nabarmentzeko.
Donostia Kirolak eta Donosti Cupek prestatutako programan egunero jarduerak egingo dira, 11:30etik 20:00etara.
JARDUEREN PROGRAMA
Aktualitatea
Aktualitatea