Donostia Kirolak bat egin du Mugiment Pausu Erronkarekin

2025-05-14

 

Donostia Kirolak bat egin du Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Mugiment Urratsen Erronkarekin. Herritarren artean jarduera fisikoa sustatzea helburu duen urratsen lehiaketa birtuala da.

Maiatzaren 19tik ekainaren 8ra Mugiment Urratsen Erronka egingo da, Jarduera Fisikoaren Orientazio Zerbitzua (SOAF) duten Euskadiko 50 udalerriei zuzendutako lehiaketa birtuala, eta horien artean dago Donostia Kirolaren PIZTU!. Helburua argia da: herritarrek ahalik eta urrats gehien egitea egunerokoan, osasun fisikoa eta emozionala hobetzeko eta jarduera fisikoaren kultura bultzatzeko.

Erronka Wellk aplikazio mugikorraren bidez garatuko da. Taldekako eta banakako sailkapenak egongo dira denbora errealean, eta hainbat sari banatuko dira parte-hartzaileen artean.

 Nola parte hartu?
  1. App-a deskargatu: Wellk aplikazioa instalatu Android edo iOS gailuetan.
  2. App-an izena eman
  3. Talde batera batu: Erronka atalean> Taldeak> Talde batera batu> "Mugiment Pausu Erronka" ligan, aukeratu DONOSTIA herria
  4. Pausuak erregistratu: zure eguneroko jardueran pausoak automatikoki kontatuko dira.Horretarako hemen argibideak sinkronizazioak egiteko: https://wellk.eus/instruccionespausu/
     

Izen-ematea apirilaren 10etik aurrera egongo da irekita.

🎁 Sariak eta Sailkapenak
  • Banakako sariak: 75€-ko opari-txartelak, pausu gehien eman dituzten emakume eta gizonentzat (desgaitasuna duten pertsonentzako kategoria bereziarekin).
  • Taldekako sariak: Udalerri bakoitzak egindako pausuak/taldeko partaide kopurua. Pausu gehien eman dituzten udalerri horretako 5 pertsonei eta beste 5 sari udalerriko taldekideen artean zozketa.
 Informazio gehiago eta laguntza teknikoa

 

Aktualitatea