Albisteak

Donostia Kirolak antolatuta Zumbat-on! Eguna egingo da, otsailak 3, larunbata, Altzako Kiroldegian

2024-02-02

 

Donostia Kirolak antolatuta Zumbat-on! Eguna egingo da, otsailak 3, larunbata, Altzako Kiroldegian  Goizean, goizeko 9:30etatik eguerdiko 12:30ak arte, gaztetxoen txanda izango da, alebin kategoriako 500 ikaslek parte hartuko dutelarik. Jarduera hori eskola-kiroleko kiroldegi-egutegiaren barruan dute.

 

Arratsaldean, 17:00etatik 19:00etara, Zumbatoi herrikoi bat antolatzen da Kirol Txartelean abonatutako pertsonentzat. Jarduera honetan 16 urtetik gorako pertsonek parte hartu ahal izango dute, antolatu diren ordubeteko saioetako batean izena emanda.

 

Jarduera doakoa da, baina beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea, donostiakirola.eus webgunearen bidez edo udal kiroldegiren batean. Jarduera honetan gehienez 200 pertsonak parte hartu ahal izango dute..

Aktualitatea