Albisteak
Donostia Hiria 2025 Pilota Txapelketa abuztuaren 24an hasiko da
2025-07-28
Donostia Hiria 2025 Pilota Txapelketa abuztuaren 24tik 29ra ospatuko da, Atano III.a pilotalekuan. Igandean, abuztuaren 24an, lehen finalerdiak jokatuko dira. Bertan, Artola-Iztueta eta Peña II-Imaz izango dira aurrez aurre A Serieko Torneoan, eta Zubizarreta III-Lizeaga eta Senar-Ugartemendia B Serieko Torneoan.
Asteartean, abuztuaren 26an, beste bi finalerdiak jokatuko dira: Altuna III-Rezusta vs Ezkurdia-Zabaleta A Seriean, eta Egiguren V-Bikuña vs Salaberria-Gabirondo B Seriean.
Finalerdietako irabazleak abuztuaren 29ko finaletan gurutzatuko dira Donostiako Atano III.ean.
Sarrerak
Donostia Hiria Txapelketako jaialdietarako sarrerak salgai daude frontoira sartzeko webgunean.
Aktualitatea
Aktualitatea