Albisteak
Donostia errugbiaren hiriburu bihurtuko da larunbat honetan, Aviron Bayonnais eta Pau-ko Section Paloise taldeek Anoetan jokatuko duten TOP14 topaketarekin
2025-04-25
Frantziako errugbi ligako norgehiagoka jendetsua izango da berriz ere Anoeta estadioan, Aviron Bayonnais Rugby Pro eta Section Paloise de Pau taldeek jokatuko duten TOP14ko partidarekin. Hitzordua apirilaren 26an da, larunbata, 16:30ean, Anoeta Udal Estadioan (Reale Arena).
Larunbat honetarako milaka zale frantziarren etorrera espero da, eta beste jarduera batzuk ere antolatu dira estadioaren ondoan dagoen fanzonean, “Village Txuri Urdin” izenekoan (Aviron Bayonnaisek koloreak partekatzen ditu Realarekin).
Fan zone larunbatean irekiko da 11:00etan eta festak partidaren ondoren jarraituko du, 22:30ak arte, zenbait musika-emanaldiekin, beste jardueren artean.
Aktualitatea
Aktualitatea