Dena prest Donostian Kopako finala biziki bizitzeko: Fan zone Alderdi Eder aldean kokatuko da

2026-04-16

 

Donostiak Kopako finalaz gozatzeko egitarau zabala hartuko du larunbat honetan, jai giro ireki eta parte hartzailean.

Jardunaldiaren epizentroa Alderdi Ederren instalatutako fan zonea izango da, eta 15:00etatik 01:00etara egongo da aktibo. Gune honetan bi pantaila erraldoi jarriko dira partida zuzenean jarraitzeko, eta Sevillako giroarekin konexioak eskainiko dira arratsalde eta gau osoan zehar. Ostalaritzako postuak ere egongo dira, janariarekin eta edariarekin. Bertan, contactless sistemen bidez soilik ordainduko da.

Programazioan EƱaut Elorrieta, Go! azen, Xabi Solano, Gozategi eta DJ Jonkassen zuzeneko musika emanaldiak izango dira, baita Iban Garcia, Gabriela Uriarte, Miren Nogales eta Alex Padillaren dinamizazioa ere. Jardunaldian zehar hainbat animazio jarduera egingo dira eta bertaratutakoentzako hainbat sorpresa eskainiko dira.

Gainera, ekitaldiak haurrentzako gune berezi bat izango du. Portuko gunean Makusi gunea jarriko da, 11:00etatik 19:00etara, txikienentzako puzgarri eta jolasekin.

Jardunaldiak kirola, musika eta adin guztientzako jarduerak uztartuko ditu, finala Donostia osoko ospakizun kolektibo bihurtzeko helburuarekin.

 Eraginak trafikoan eta segurtasun gomendioak

 

 

 

 

Aktualitatea