Albisteak
Cáscara de nuez dokumentala emango dute Antzoki Zaharrean, Armada Cup ekitaldiaren aurretiko jardueren barruan
2026-06-26
Donostiako Antzoki Zaharrean Cáscara de nuez dokumentalaren emanaldia hartuko du datorren ekainaren 30ean, asteartean. arratsaldeko 19:30etan. Miguel Ángel Tobíasek zuzendutako lana Donostiako Errege Klub Nautikoak antolatu du, Donostia Kirolaren laguntzarekin.
Emanaldia Armada Cup estropadaren harira prestatu den kultura eta dibulgazio jardueren programaren barruan kokatzen da. Nazioarteko itsas zeharkaldi honek Plymouth eta Donostia lotuko ditu, eta uztailaren 18an iritsiko da hirira.
Cáscara de nuez dokumentalak elkar ezagutzen ez duten hamabi pertsonaren esperientzia kontatzen du. Guztiek batera Atlantiko Ozeanoa zeharkatzen dute belaontzi batean hainbat astez. Itsaso zabalean, eguneroko ohituretatik eta erreferentzietatik urrun, barne-eraldaketarako bide ematen duen prozesu bat hasten da, non emozioak, oroitzapenak eta bizitzari buruzko gogoetak azaleratzen diren.
Bidaiak aurrera egin ahala, parte-hartzaileen artean konfiantzazko harremanak sortzen dira, eta bakoitzak bere burua eta ingurukoak ulertzeko modu berriak deskubritzen ditu.
Dokumentalak erakusten du nola hasiera batean erronka fisiko hutsa dirudien bidaia batek barne-begirada eta hazkunde pertsonalerako esperientzia partekatu bihurtzen den.
Itsas zeharkaldi bat baino gehiago, Cáscara de nuez zaurgarritasunari, enpatiari eta pertsonen arteko lotura sakonak sortzeko gaitasunari buruzko hausnarketa da, eguneroko errutinak eta ziurtasunak desagertzen direnean.
Gonbidapenak, astelehenean, ekainarrn 29an, goizeko 11:30etan hartu ahal izango dira
Aktualitatea
Aktualitatea