Bidebietako kalistenia pista eta Herrerako Tqball kirol gune berriak: “Auzoko Ahotsak” ekimenaren bidez proposatutako ekimenak

2025-12-26

 

Abenduaren 29an eta 30ean bi kirolgune berri inauguratuko dira kalean, Bidebieta eta Herrera auzoetan, Ekialdeko Barrutiko haurren partaidetzarako organoak, Auzoko ahotsak!. proposatutako eta landutako ekimenaren ondorioz.

Foro horretan, beste eragile batzuez gain, Altza, Bidebieta eta Intxaurrondoko ikastetxeetako LH5 eta LH6ko ikasleek parte hartzen dute. Testuinguru horretan, 2025ean kirolari buruzko hainbat proposamen landu dira, eta Donostia Gazteriak eta Donostia Kirolak kirol espazio berri horien instalazioa gauzatu arte lan egin dute, Ekialdeko Barrutiaren aurresupestotik finantzatuta.

Bidebietan kalistenia pista berri bat jarri da, hirian horrelako hiri kirolguneen egungo sarea hobetzeko. Guztira sei elementu instalatu dira ariketak egiteko, 150 m2 inguru okupatuz.

Bestalde, Herreran, aire zabaleko egungo kirol instalazioen ondoan, Teqballeko mahai bat jarri da. Teqball-a kirol berritzailea da, futboleko elementuak eta beste baloi kirol batzuk konbinatzen dituena, mahai kurbatu baten gainean egiten dena, eta gaur egun onarpen eta hazkunde handia izaten ari dena.

Bi instalazioak Donostia Gazteriako Gabonak Zuretzat programaren barruan inauguratuko dira, eta hainbat kirol erakustaldi eta jarduera ere egingo dira.

Bidebietako kalistenia pistari dagokionez, abenduaren 29an inauguratuko da, astelehena, eta Sergio Ordoñez izango dugu, nazioarteko erreferentea eta hainbat aldiz modalitate honetako Espainiako txapelduna.

Hurrengo egunean, abenduaren 30ean, asteartea, Herrerako Teqball espazioaren txanda izango da. Alvaro Lopez (3 aldiz Espainiako txapelduna) eta Santiago Garcia (Freestyle Futboleko Espainiako txapelduna) profesionalek erakustaldi partida bat egingo dute

Bertaratzen diren pertsonek hastapeneko eskola praktikoak jasotzeko aukera izango dute. Donostiako Futbolei Kirol Klubaren laguntza ere izango dugu jarduera horiek guztiak garatzeko.

Aktualitatea