Albisteak
“Bidebieta margotu eta jolastu” proiektuak Juan Carlos Guerraren kirol-pistan musika, artea eta kirola uztartzen dituen kale-jaialdi batekin egindako emanaldia erakutsiko du asteburu honetan.
2025-10-03
Donostia Kirolak bultzatutako Auzo Kirola programaren helburua da Donostiako auzoetan kirolaren inguruko proiektu parte hartzaileak sustatzea. Kirol eta gizarte eragileen eskutik. Donostia Kirolak baliabideak eta laguntza teknikoa bideratzen ditu jarduera fisikoa edo kirola ardatz nagusitzat edo elementu garrantzitsutzat duten baina haratago doazen herritarren ekimenetara, osasunarekin, inklusioarekin, kulturarekin, hezkuntzarekin edo hiri-birsorkuntzarekin lotutako helburuak lortzeko.
Testuinguru horretan, azken hilabeteetan “Bidebieta margotu eta jolastu” proiektua garatu da Bidebietan. Basket Kalean kolektiboak dinamizatu du, eta auzoko hainbat gizarte eragilek eta bizilagunek parte hartu dute (Bideberri, La Salle, Kontadores, Adsis, Larratxo Fundazioa, Guardaplata), baita Jump the Line-en laguntza teknikoarekink ere.
Juan Carlos Guerraren kirol-pistaren inguruko proiektuak kirol-espazio hori biziberritu nahi izan du, auzoen inplikazioa sustatuz, berrikuntza estetikoa ez ezik, auzoko kirol- eta topaketa-gune gisa dinamizatzea ere bultzatzeko.
Joan den astean, diseinatutako proiektua gauzatzen hasi zen, auzotarrek esaldi adierazgarria aukeratuta eta pistako hormak margotuta. Auzoko bizilagun askok parte hartu zuten.
Pista berrituaren inaugurazioa eta Bidebieta margotu eta jolastu proiektuaren amaiera urriaren 5ean izango dira, nola ez, kale jaialdi moduan: saskibaloia, pintura, musika eta dantza nahastuko dira egun berezi batean.
Aktualitatea
Aktualitatea