Astelehenean, ekainak 15, udako denboraldia hasiko da udal kirol zentroetan kanpoko igerilekuen irekierarekin.

2026-06-12

 

Datorren astelehenean, ekainak 15, Altza, Etxadi eta Intxaurrondoko kanpoko igerilekuak irekiko dira, baita solarium gunea eta Paco Yoldi Igerilekuen Kiroldegiko ur jokoak ere. Udako ordutegiak ere indarrean sartuko dira udal kirol instalazio guztietan.

Igerilekua duten kirol instalazioak egunero irekiko dira udan, igandeak eta jaiegunak barne. Altza, Paco Yoldi, Etxadi eta Intxaurrondo kiroldegiek izango dituzte ordutegirik zabalenak asteburu eta jaiegunetan, 9:00etatik 20:30era. Yoldiko kanpoko igerilekuen eta ur jokoen ordutegia 10:00etatik 20:00etara izango da egunero.

Instalazioen ordutegi orokorrei dagokienez, astelehenetik ostiralera urteko gainerako ordutegiei eutsiko zaie, Yoldi 6:30etik irekitzen baita, eta Altza 7:00etatik, aurten aplikatutako berrikuntzak. Gainera, Egia Kiroldegiak ordu erdi lehenago irekiko du, aurreko udetan baino, hau da, 8:30etatik aurrera.

Iaz, 2025. urtean, udako denboraldian 500.000 erabilera baino gehiago erregistratu ziren kirol instalazioetan, hau da, batez beste 5.800 pertsona joan ziren egunero udal sareko kirol zentroren batera.

Donostia Kirolak gogorarazten du, urteko edozein unetan kontrata daitezkeen Kirol Txartelaren urteko abonuez gain, hileko bonuak ere badaudela, erosketa egunetik 30 egun naturaleko iraupena dutenak, eta aukera ona izan daitezkeenak uda honetan kirol instalazioak erabiliko dituzten pertsonentzat.

Hileko abonu horrek, Kirol Txartelaren gainerako abonuek bezala, udal igerileku eta gimnasio guztietarako sarbidea ematen du, baita beste abantaila batzuk ere, hala nola Aukeran bidez kirol jardueretan parte hartzea.

 

 Ordutegiak

Aktualitatea