Albisteak

Amara kaleko udal pilotalekua irekita dago berriro hobekuntza lanak bukatu ondoren.

2021-01-14

Aste honetan, Amara kaleko udal pilotalekua berriro ireki da, azken hilabeteetan egin diren hobekuntza lan garrantzitsuak amaitu ondoren. Obra horien ondorioz, 221.000 euroko inbertsioa egin da.

Kirol instalazio honetan hainbat lan egin dira, besteak beste, estalkiaren egitura saneatzea eta egungo hegalkina sendotzea. Hormak eta zorua ere konpondu dira, eta beste itxitura bat jarri da, argi naturala errazago sartzeko instalazioan.

Bestalde, egungo errebote-hegalkina ere luzatu egin da, euriaren eta haizearen aurrean babes handiagoa emateko, eta orain eraginkorragoak diren eta kontsumo txikiagoa sortzen duten argi-fokuak berritu dira. Azkenik, babes sareak jarri dira eta pilotalekua pintatu da.

Aktualitatea