450 pilotari gaztetxo elkartuko ditu Eskupilota Egunak, igandean, Donostian

2025-05-23

 

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren (GEPF) mendeurrenak ekitaldi gehiago ekarriko ditu asteburu honetan: Eskupilota Eguna,  igandean, Donostian. Egun berezi honek benjamin, alebin eta infantil kategorietako 450 bat pilotari elkartuko ditu, Atano eta Balda frontoietan eta trinketean. Donostia Kirolak, Donostia Pilota programaren bidez, ekitaldi hau laguntzen du.

Goizean, topaketa izango dute guztiek, besteak beste, Atano eta Balda frontoietan eta Gaska trinketan, luxuxko teknikarien aginduetara: Ander Murua, Unai Alberdi, Ander Biain, Nora Mendizabal, Miren Larrarte, Jon Pello Artetxe, Unai Lezea, Ibon Aranalde, Julen Chiapuso, Eneko Maiz, Naroa Agirre, Mattin Matxain, Unax Manterola, Jon Jara, Peru Urdanpileta, Haritza Diaz de Gereñu, Unai Zufiria, Eñaut Oñate, Iraitz Olaetxea...

Goizean zehar, gainera, Gipuzkoako pilotari profesionalen bisitaren bat jasotzea ere espero dugu.

Kamiseta bana jasoko dute parte-hartzaileek, eta bukaeran Atanon elkartuko dira guztiak talde-argazkiak ateratzeko (eta bazkarirako ogitartekoak hartzeko).

Eta eguna borobiltzeko, arratsaldean Eskupilota Enpresa Ligaren buruz buruko 3. eta 4. posturako partidaz eta jaialdiaz gozatzeko aukera izango dute denek, Atano III pilotalekuan.

Eskupilota Eguneko egitaraua:

  • 09:30-11:00: Alebinen eta infantilen topaketa, Atano, Balda eta kanpoko frontoietan eta Gaska trinketan
  • 11:00-12:30: Benjaminen topaketa, Atano eta Balda frontoietan eta Gaska trinketan
  • 12:30: Guztiak elkartzea, Atanon (talde-argazkia, ogitartekoen banaketa...)
  • 17:30: Eskupilota Enpresa Ligaren buruz buruko 3. eta 4. posturako partida eta jaialdia, Atanon

 

Aktualitatea