Albisteak
2026ko Donostiako Klasikoaren aurkezpen ofiziala egin da
2026-07-28
- 25 talde abiatuko dira Donostiako Klasikoaren 45. edizioan
- Remco Evenpoel Donostiako Klasikoa 4. aldiz irabazteko eta Marino Lejarreta gainditzeko borrokatuko da
- Oso maila handiko parte-hartzea
Gaur, uztailaren 28an, Donostiako udaletxean, 2026ko Donostiako Klasikoaren aurkezpen ofiziala egin da. Ekitaldian, 45. edizioaren ibilbide ofizialak zein diren eta iazkoaren aldean zer aldaketa egin diren gogoratu da.
Izena eman dutenen behin-behineko zerrendan txirrindularitzako izen handiak daude, hala nola Giulio Ciccone Klasikoaren azken irabazlea (Lidl-Trek), Remco Evenepoel, Primoz Roglic eta Maxim Van Gils (Red Bull – Bora – Hansgrohe), eta Mikel Landa (Soudal Quick-Step), Julian Alaphilippe eta Marc Hirschi (Tudor Pro Cycling Team), Igor Arrieta eta Jan Christen (UAE Team Emirates), Ben Healy (EF Education – EasyPost), Felix Gall (Decathlon CMA CGMTeam), Pello Bilbao (Bahrain Victorious), Ion Izagirre eta Alex Aranburu (Cofidis), Enric Mas, Cian Uijtdebroeks eta Nairo Quintana (Movistar Team), Oscar Onley eta Thymen Arensman (Netcompany INEOS).
Uztailaren 31n, ostiralean, 18:30ean, taldeak Donostiako udaletxearen aurreko terrazan aurkezten direnean eta, abuztuaren 1ean, lasterketa egiten denean, Donostian eta Gipuzkoan txirrindularitzaren jai handia egingo delakoan daude Klasikoaren antolatzaileak.
Aktualitatea
Aktualitatea