Albisteak
15 eta 30 urte bitarteko Kirol Txartelaren abonatuek beren kuotaren % 50eko hobaria eskatu ahal izango dute irailaren 1etik aurrera, Rural Kutxarekin egindako akordioari esker.
2025-08-29
2025eko irailaren 1etik aurrera, 15 eta 30 urte bitarteko (1995 eta 2010 urteen artean jaiotakoak) Kirol Txartelaren abonatuek (titularrak) kuotaren % 50eko hobaria eskatu ahal izango dute Rural Kutxarekin sinatutako akordioari esker.
Hobari hori eskatzeko epea irailaren 1ean hasiko da, eta jada abonatuak direnek eta lehen aldiz alta ematen dutenek jaso ahal izango dute. % 50eko hobaria 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera ordaindutako Kirol Txartelaren kuota guztiei aplikatuko da (ez zaio aplikatuko sarrera-kuotaren zenbatekoari).
Hobari hori eskatzeko prozedura erraza da:
- Donostia Kirola webguneko Harpidedunen Gunera sartu (www.donostiakirola.eus) eta 2025. urtean ordaindutako kuoten ordainagiriak deskargatu.
- Rural Kutxaren edozein bulegora joan edo bere webgunearen bidez eskatu (www.ruralkutxa.com).
- Dagoeneko Rural Kutxaren bezero diren pertsonek beren kontu korrontean jasoko dute hobaria, eta bezeroak ez direnek komisiorik gabeko Joven IN kontu berri bat ireki beharko dute, laguntza jaso ahal izateko.
Neurri hori Rural Kutxarekin sinatutako lankidetza akordio globalaren barruan kokatzen da, eta datozen hilabeteetan kirola laguntzeko beste neurri batzuk ere bertan jasotzen dira, hala nola hainbat programari laguntzea (Piztu, Auzo Kirola, Urrezko Kirol Txartela...) edo Anoetako Kirol Hiriko ekipamenduak hobetzea.
- Non eskatu hobaria: Rural Kutxaren bulegoetan edo online
- Noiz: 2025eko irailaren 1etik aurrera
- Baldintza orokorrak eta informazio gehiago: www.ruralkutxa.com
Aktualitatea
Aktualitatea