Izen ematea: Zinemaldirako sarrerak langabeentzat

Telematikoki

Telefono bidez

Tramitearen deskribapena

Zinemaldirako sarrerak langabeentzat lortzea

Zeinek egin dezake eskaera

  • Donostian erroldatutako pertsonak
  • 18 urte baino gehiago izatea edo adingabe emantzipatua izatea
  • Langabezian dagoena LANBIDEK emandako LEABD agiriarekin egiaztatuko da.

Noiz egin daiteke eskaera

2019/09/17 (09:00) - 2019/09/20 (02:00)

Tramitea epez kanpo dago.

Beharrezko dokumentazioa

  • LANBIDEK emandako LEABD agiria (langabezian egotea ziurtatzen duena)
  • Nortasun agiria (NAN, bizileku txartela edo pasaportea)

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Doakoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: Unean bertan
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa

Prozesuaren urratsak

1. Sarrerak gordetzeko eskaera, ahal dela, online egiten da horretarako ezarritako egunetan. Langabezian dagoen pertsona bakoitzak eskainitako film BAT aukeratuko du eta 2 sarrera gordeko zaizkio. Eskatzaileak eskaeraren egiaztagiria inprimatu ahal izango du sarrerak jasotzeko, baina hori aurkeztea ez da ezinbestekoa izango.

Eskaera online egin ezin dutenek 010 telefono zenbakira deituta edo Udal!nforen bulego batera joanda egin ahal izango dute. Eskaera telefonoz egiten den kasuetan, sarrerak jasotzerakoan ez dela egiaztagiririk eskatuko jakinaraziko zaio eskatzaileari.

2. Sarrerak Udal!nforen Bulego Nagusian (udaletxean dagoena) soilik emango dira, horretarako ezarritako egunetan. Eskatzaileak egindako erreserbaren egiaztagiria edo nortasun agiria (NAN, bizileku txartela edo pasaportea) eta langabezian dagoela egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko ditu.

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Lehendakaritzako Zuzendaritza

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli