Mendekotasuna duten adinekoen egoitza batean plaza bat eskatzea.
Egoitza zerbitzua emateko zentro modalitateak honakoak izango dira:
- Egoitza zentroak.
- Etxe bizitza lagunduak, hauen artean direla aldaera hauek:
- Bizileku balioaniztunak.
- Elkarbizitza unitateak.
- Etxebizitza babestuak.
- Talde etxeak.
Zentroak bi motakoak izan daitezke:
- Iraunkorrak
- Aldi baterakoak (pertsona horiek beren etxean ―senitartekoenean― zaintzen dituzten senitartekoek atseden har dezaten).
Sarbidea izateko, beharrezkoa da mendekotasun egoeran dagoen pertsonatzat aitortua izatea aurrez.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politiketako Departamentua da espedientearen izapidetzearen eta ebazpena egitearen arduraduna.
Hala ere, eskabidea Donostiako Udaleko Gizarte Zerbitzuen bidez egin behar da.
Informazio gehiago
hemen
Ikusi eskabidea eta dokumentazioa
hemen
Oharra: Izapide honetan zehaztutako inprimaki espezifikoa erabiltzea
derrigorrezkoa da.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
- Estimatutako epea: 3 hilabete
- Epe legala: 3 hilabete
- Isiltasun zentzua: Aurkakoa
Itxaron zerrendan onartua izateko: 3 hilabete, behar bezala betetako eskaera oinarrizko gizarte zerbitzuetan sartu denetik kontatzen hasita.
Sartzeko: ez dago eperik.