Tramitearen deskribapena
Udalari kalte ordainak erreklamatzea, partikularren ondasunetan edo eskubideetan kalteak eragin dituelako, betiere kaltea zerbitzu publikoen funtzionamendu normalaren edo anormalaren ondorioz denean.
Alegatutako kalteak benetakoa izan beharko du, ekonomikoki neurgarria eta indibidualizatua, pertsona bat edo pertsona talde bat dela eta.
Zeinek egin dezake eskaera
Interesdunak edo bera ordezkatzeko baimena duenak.
Beste pertsona bat baimen dezakezu tramite hau zure izenean egin dezan. Horretarako ordezkaritza baimen hau bete beharko duzu.
Ordezkaritza iraunkorragoa eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.
Noiz egin daiteke eskaera
Beharrezko dokumentazioa
Oharra: Izapide honetan zehaztutako
eskaera eredu normalizatu eta espezifikoa bete eta aurkeztea
derrigorrezkoa da.
- Eskaera
- I.Eranskina: Lekukuoen zinpeko adierazpena eta haien NANaren kopia, bere kasuan.
- Medikuaren txostenak: larrialdietako, jarraipeneko, alta eta baja parteak.
- Gorputz-kalteen peritu-txostena
- Kalte materialen peritu-txostena
- Beste txosten batzuk: Ertzaintza, anbulantzia,...
- Argazkiak: tokiarena, ingurunearena eta ondasun-eragilearena, kaltetutako materialarena (gorputz-lesioen argazkiak ez dira behar, txosten medikoen bidez justifikatzen dira)
- Aurrekontuak, fakturak,...
- Egoki iritzitako beste dokumentu edo informazio batzuk
Eranskinen gehienezko tamaina: 50 Mb
Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea
- Estimatutako epea: 6 hilabete
- Epe legala: 6 hilabete
- Isiltasun zentzua: Aurkakoa
Prozesuaren urratsak
- Eskaera eta dokumentazioa erregistratzea
- Dokumentazioa zuzentzea, hala badagokio
- Dagokion udal zerbitzuen txosten teknikoak.
- Inplikatutako enpresei entzunaldia eman, hala badagokio
- Udaleko aseguru etxearen txostena
- Alegazioak aurkezteko entzunaldiaren izapidea
- Eskaera eta aurkeztutako alegazioen txostena igortzea
- Ebazpen proposamena
- Eskatzen den diru kopurua 18.000 € baino gehiago bada, Aholku Batzorde Juridikora igorriko da espedientea (EABJ).
- Aholku Batzorde Juridikoaren nahitaezko irizpena, behartze indarrik gabekoa.
- Ebazpena eta ebazpen hori interesdunei jakinaraztea.
Izapidearen arduraduna
Departamentua: Ekonomia Kudeaketaren Zuzendaritza
Araudia
Bestelako informazio interesgarria
Eskaera egiteko epea
Erreklamazioa egiteko eskubidea urtebeteren buruan preskribatuko da, kalte ordaina ekarri duen egitate edo egintza izan zenetik edo kaltearen ondorioak agertu zirenetik aurrera. Pertsonei kalte fisiko edo psikikoak eginez gero, sendatzen direnetik edo kalte horien ondorioak zehazten diren egunetik hasiko da zenbatzen epea.
Eskaria
Izapide honetan zehaztutako eskaera eredu normalizatu eta espezifikoa bete eta aurkeztea derrigorrezkoa da.
Datu babesa