Tramitearen deskribapena
Diru laguntzak emango zaizkie ohiko nahiz ezohiko gastu zehatz batzuei aurre egiteko adina baliabiderik ez duten pertsonei, gizarte bazterketako egoerak saihesteko.
Diru laguntzak
gastu hauek estaltzeko emango dira:
- etxebizitzaz gozatzeko eta hura mantentzeko gastuak (alokairua, hipoteka, argindarra, etab.).
- oinarrizko beharrak (gastu mediko ez-sanitarioak).
- aurrekoekin lotutako zorrak.
Zeinek egin dezake eskaera
- Donostian erroldatuta egotea
- 18 urte baino gehiago izatea edo adingabe emantzipatua izatea
- Nahikoa baliabide ekonomiko ez edukitzea
- Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan erroldatuta dauden eta benetan udalerri horretan bizi direnek, gutxienez eskaera egin aurreko 6 hilabeteetan. Hori frogatzen duten agiriak aurkeztu behar dira.
- Eskabidea aurkeztu baino urtebete lehenagotik behintzat bizikidetza unitatea osatzen dutenek.
- Baldintzak betetzen dituzten eta urtarrilaren 18ko 4/2011 Dekretuaren 5. artikuluan jasotako salbuespen egoeratan dauden pertsonek.
- Eskatzaileak behar adina baliabiderik ez duela joko da urtarrilaren 18ko 4/2011 Dekretuaren 13. artikuluan jasotako baldintzak betetzen badira.
Noiz egin daiteke eskaera
Beharrezko dokumentazioa
- Eskatzailearen eta haren bizikidetza unitate independentearen egoera pertsonal eta/edo familiarraren egiaztagiriak: NAN, familia liburua, izatezko bikoteen erregistroko agiria, banantze edo dibortzio epaia....
- Bizileku eta/edo ostatuari buruzko ziurtagiriak: alokairuaren kontratua, ostatuarena, harrera-etxe batean bizi delako egiaztagiria, jabetzako eskriturak...
- Egoera ekonomikoari buruzko ziurtagiriak (diru sarrerak eta ondasunak): nominak, errenta aitorpena, pentsioen ziurtagiria, erakundeek emandako laguntzen ziurtagiria, kontuetako saldoak eta mugimenduak, ondasunen ziurtagiria….
- Eskatzen den laguntzarekin lotutako agiriak: alokairuaren ordainagiriak, hipotekaren ordainagiriak, gastuak (argindarra, gasa, ura, zaborra), diruz laguntzeko eskatzen den gauzaren aurrekontua...
- Hala badagokio, baldintzak betetzen direla egiaztatzeko Administrazioak eska ditzakeen gainerako agiriak.
- Eskatzaileak bere eskaera justifikatzeko egokitzat hartzen dituen gainerako agiriak.
Oharra: Izapide honetan zehaztutako inprimaki espezifikoa erabiltzea
derrigorrezkoa da.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea
- Estimatutako epea: 2 hilabete
- Epe legala: 2 hilabete
- Isiltasun zentzua: Aurkakoa
*Urtearen hasieran, urtarriletik apirilera bitartean. Izapideak 4 hilabete inguru atzera daitezke.
*Alokairuarekin, hipotekarekin eta etxebizitzarekin lotutako gainerako gastuei dagokienez, eskabidea erregistratu den hilabetetik aitortuko da eskubidea.
Prozesuaren urratsak
- Gizarte Zerbitzuetan ordua eskatu.
- Gizarte Langilearekin elkarrizketa, beharrak aztertzeko.
- Baldintzak betetzen direla egiaztatu.
- Eskabidea eta dokumentazioa erregistratu.
- Gizarte Langileak kasua aztertu eta diru laguntzaren zenbatekoari buruzko txosten-proposamena egin.
- Diru laguntza emateko edo ukatzeko erabakia hartu.
- Interesdunari erabakia jakinarazi.
- Diru laguntza ordaindu (behin bakarrik edo aldizka).
- Eskatzaileak gastatutako dirua justifikatu, hala badagokio.
Izapidearen arduraduna
Departamentua: Gizarte Ekintzaren Zuzendaritza
Araudia
- Eusko Jaurlaritzak urtero argitaratzen duen agindua. Horren bidez ezartzen da zein diren GLLetako gastu espezifiko bakoitzeko gehienez eman daitezkeen diru zenbatekoak eta laguntza horietara bideratutako kredituak banatzeko irizpideak; horrez gain, EAEko lurralde historiko eta udal bakoitzarentzat aurrekontuan ezarritako gehieneko zenbatekoak finkatzen dira.
Erlazionaturiko tramiteak
Bestelako informazio interesgarria
- Onuradunak gastuen fakturak edo ordainagiriak aurkeztu behar ditu seihileko bakoitzaren amaieran; hau da, uztailean (urtarriletik ekainera bitarteko gastuak) eta urtarrilean (aurreko urteko uztailetik abendura bitarteko gastuak).
- Gastuen ordainagirietan hau azaldu behar da: agiria egin duen pertsona fisiko edo juridikoa identifikatzeko oinarrizko datuak, IFZ edo NAN barne, gastuaren azalpena eta dagokion zenbatekoa.
- Gizarte Larrialdietarako Laguntzak uneko urtean ematen dira. Abenduaren 31n amaitzen dira, beraz, eta urtarrilaren 2tik aurrera beste eskaera bat egin behar da.
Datu babesa